Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Felix Soto: "Ez dute arautuko, legez kanpokoa legeztatzeko aukerak areagotuko dituzte"

2018-03-13

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean sartuko da indarrean etxebizitza turistikoak arautzeko Donostiako udal ordenantza. Udal gobernuaren aurreikuspenen arabera, Aste Santu ondorenerako abian izango da. Hiriko hainbat eremutan solairu guztietan ezarri ahalko dira pisu turistikoak. Besteak beste, aurrez zegoen ordenantzatik egindako aldaketa hori kritikatu du Felix Sotok, hirigintza batzordeko presidente izandakoak.

Pentsiodunak, indarrak batzen

2018-03-12

ELA eta LABen babesa jaso dute larunbateko mobilizazioari begira, eta pentsiodunen auzia euren interesekoa bakarrik ez dela iritzita, langile eta gazteak ere nahi dituzte protestan, euren alboan.

Erraustegiaren eraikuntza lanak gelditzea aldarrikatu dute Gipuzkoako ehun enpresa batzordek

2018-03-12

Gipuzkoako ehun bat enpresa batzordek Zubietako erraustegia eraikitzeko lanak gelditzearen aldeko aldarriarekin bat egin dute. Errausketaren Aurkako Mugimenduak, sindikatuek eta lan munduko hainbat eragilek hondakinen errausketaren eta horien kudeaketaren inguruko jardunaldia egingo dute hilaren 20an. Ba deialdiarekin bat egin duten langile batzordeek zer esana eta erabakietan parte hartzeko eskubidea daukatela aldarrikatu dute.

Espainiako Auzitegi Gorenean jarri du errekurtsoa Jordi Sanchezen defentsak

2018-03-12

Geldituta jarraitzen du Kataluniako Generalitateko presidentearen inbestidurak. Gaur zen egitekoa inbestidura saioa, baina bertan behera uztea erabaki zuen Roger Torrentek ostiralean. Junts Per Catalunyarekin batzartu ostean, preso dagoen Jordi Sanchezen inbestidura atzeratzea erabaki zuen. Aurretik, Pablo Llarena epaileak ez zion baimenik eman Sanchezi gaur Kataluniako Parlamentuan izateko, eta, oraingoz, Europako Giza Eskubideen Auzitegira jo aurretik, Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea sartzea erabaki du haren defentsak.

Xabier Reyren heriotzagatik hiru eguneko dolua iragarri du EPPK-k

2018-03-09

Xabier Reyren senide eta lagunei «doluminik sentituena, elkartasuna eta maitasuna» adierazi die EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak. Reyren heriotzagatik euren «samina» adierazteko, hiru eguneko dolua egingo dutela iragarri du EPPK-k, eta espetxe eta modulu bakoitzaren esku utzi ditu heriotza salatzeko burutu beharreko ekinbideak.

"Irabazteko dugun etorkizunean topatuko gara, Antxo"

2018-03-09

Eguerdian egin diote azken agurra Xabier Reyri, Iruñeko hilerrian. Larunbaterako, berriz, manifestazio nazionalera deitu du Kalera Kalera dinamikak, 17:00etan, Iruñeko Golem zinemetatik abiatuta.

 
bannerra

bannerra