Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Andone Ruiz: "Ibilaldiarekin, euskara Santurtziko bihotzera eramango dugu"

2018-05-17

Maiatzaren 27an, Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolak aurtengo Ibilaldia antolatuko du. Horrenbestez, milaka euskaltzaleek bat egingo dute Ezkerraldean. Hamaika Telebista, Andone Ruiz-ekin egon da. Erronkari aurre egiteko, Bihotz Gaztea Ikastolako zuzendaria pozik eta itxaropentsu azaldu da.

LAB: "EAEn, Hezkuntza alorrean, lortutako akordioak guztion garaipena dira"

2018-05-17

Sindikatu abertzaleak Hezkuntzan lortutako akordioa balorean jarri nahi izan du. Sektoreko jarduera ezberdinak garatzen dituzten- Haurrreskolak, Heziketa Berezia, sukaldari eta garbitzaileak- hainbat langileen parte hartzearekin, LAB-en ustez "mahai negoziatzaileek eman dezaketen guztia baliatu dugu". Horrekin batera, EAEn, Steilas, CCOO eta UGT-rekin batera sinatutako akordioari ELAk egindako kritikei erantzun egin diete.

 

Harrotu, Iruñeko Udalaren zentroa LGTBI kolektiboaren bisibilizaziorako

2018-05-17
LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko egunarekin, Iruñeko Udalak, Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak bat egin dute horrekin eta argitara emandako adierazpen instituzionalaren bidez aldarrikatu dute herritar orok euren sexualitate modu librean bizitzeko eskubidea. Iruñeko Udalak LGTBI mugimenduaren bisibilizazioa lantzeko neurriak ditu abian Harrotu zentroarekin elkarlanean.
EGUNEKOA: maiatzaren 16ko albiste nagusiak

2018-05-16

Bruselan dauden Generalitateko kontseilari ohiak ez espainiaratzeko Belgikako justiziak hartutako erabakiari eta Gure Esku Dagok larunbatean Iruñean osatuko duen armarriari erreparatu diegu gai politikoetan. Gizarte arloan, lan arloko zenbait mobilizazio eta LGTBIfobiaren aurkako deialdiak jaso ditugu.

Gorputzetatik abiatu eta urrutira doa euskal mugimendu feminista

2018-05-16

Urrutira joateko asmoa du Euskal Herriko mugimendu feministak, datorren urriaren 22tik 28ra, Bilbon egingo duten Emakumeen Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketan.

Aurtengo martxoaren 8ko greba feministak ezarri duen mugarriari dagokionez, indar erakustaldi handia izan zela uste dute, baina indar hori guztia zein borrokatara bideratu behar den hausnartu behar dela ere iruditzen zaie.

Urriaren 22tik 28ra, emakumeen mundu martxak nazioarteko hamaikagarren topaketak Bilbon

2018-05-16

Datorren urriaren 22an eta 28an bitartean, emakumeen mundu martxak nazioarteko hamaikagarren topaketak antolatu ditu Bilbon, “ Batu indarrak, urrutira goaz! Gure gorputzen eta lurraldeen burujabetzara!” lelopean. 40 herrialdeetako 130 emakumek baino gehiago hartuko dute parte. Urriaren 27an, Feministon herria gauzatuko dute Areatzan.

Munduko osotik datozen esperientzietatik edan eta Euskal herriko mugimendu feminista elikatu eta indartu nahi dute, sinergiak eta aliantzak landuz.

 
bannerra

bannerra