Skip to main content

Gurean Gaur

Zein paper jokatzen du herri mugimenduak eraso sexistak salatzeko garaian?

2019-09-12
Donostiako Aste Nagusiko asteazkenean, Piratek beren egitaraua eteteko erabakia hartu zuten 24 ordu baino gutxiagotan 6 eraso sexista salaketa baino gehiago jaso zituztelako. Donostiako Udalak, bere aldetik, ez zuen ezer egin eta jaietako egitarauak normaltasun osoz jarraitu zuen. Herri mugimenduek zein paper dute eraso sexistak salatzeko garaian? kide diren Amaia Garin eta Amaia Oulade Zirgariko kidekin eta Samara Velte kazetariarekin aztertu dugu gaia.
‘Kosmos 3.0 Espazioko soinuak’ musika emanaldia eskainiko da

2019-09-12
‘Kosmos 3.0 Espazioko soinuak’ musika emanaldia eskainiko da larunbatean Iruñeko Planetarioan. Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiaren egitarauaren ardatza aurten zientzia eta musikaren arteko elkargunea izanik, Planetarioko Tornamira aretoan entzungai izango da obra berritzaile hau arratsaldeko zortzietatik aurrera.
"Euskal herritarrak dira eta eskubidea daukate titulu horiek eskuratzeko".

2019-09-12
Euskal presoen euskara ikasteko eskubidea bermatzea. Horixe da iaz sortutako euskara irakasle talde baten helburua. Joan den ikasturtean bederatzi presorekin lanean egon ostean, antzemandako oztopoak salatzeaz gain, instituzioei borondatea eta esku-hartzea eskatu diete. Berehala hasiko den ikasturte honetan presoek ere euskara ikasteko eta titulua lortzeko eskubidea gauzatu dezaten. Horretarako agerraldia egin dute Gasteizko parlamentuan.
BilbaoBiziko langileek eta erabiltzaileek zerbitzuaren kalitate baxua eta lan baldintza prekarioak salatu dituzte

2019-09-12
Hilabeteak egon dira langileak enpresarekin negoziatzen. Udalak azpikontratatua duen NextBike enpresarentzat egiten dute lan. 8 hilabete daramatzate bizikleta elektriko hauek martxan. Langileek salatu dute enpresak ez dituela baliabideak moldatu etengabe igotzen ari den eskarira. LABetik adierazi dute egunean batez beste 4 erabilera izango zituzten bizikletak, 20 bidaiatik gora egiten ari direla. Honen aurrean enpresaren erantzukizuna azpimarratu dute, baina baita hau kontratatu duen udalarena ere.
Nafarroako Gobernuak uda amaieran bakarrik iritsitako 260 adin txikiko haur eta gazte zituen zaintzapean

2019-09-12
Nafarroako Gobernuak uda amaieran bakarrik iritsitako 260 adin txikiko haur eta gazte zituen zaintzapean. Azken urteetan, geroz eta haur eta gazte gehiago iristen dira atzerritik heldurik lagundu gabe.
EH Bilduk Eneko Goiari eskatu dio alokairu sozialeko etxebizitza zerrendak "desblokeatu" ditzala

2019-09-11
Donostiako Udalak 2015ean onartu zuen Etxebizitzaren Legea. Lege horren ondorioz, aldatu egin zen etxebizitza babestuak esleitzeko sistema. Lege horrek ezinbestekotzat jotzen zuen baremazio irizpide batzuk onartzea lege bete eta pertsonen eskaerak baloratzeko. Rikardo Burutaran EH Bilduko zinegotziak, ordea, salatu du Donostiako udal gobernuak lau urte behar izan zituela 2015eko Etxebizitzaren Legeak agintzen zituen baremazio irizpide horiek ezartzeko. Hain zuzen, azken legegintzaldiaren amaieran onartu zituzten, baina salatu du Donostiako udal gobernuak oraindik ez dituela irizpide horiek praktikan jarri.
 
bannerra

bannerra