Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Tolosako Inauteriak: Karrozek herriko kaleak hartu dituzte

2018-02-08

Ohikoa den gisara, Tolosako Inauterietan karrozek arreta berezia bereganatzen dute. Horiek horrela, umorea eta sormena elkarlotuz, herriko kaleak hartu dituzte.

Tolosako Inauteriak: Giro aparta zezen plazan, sormena eta elkartasuna

2018-02-08

???? A ze giroa Tolosako zezen plazan! ????Baina zer egiten duzu zuk mozorrotu gabe oraindik ???? #OstegunGizen honetan #TolosakoInauterietanUmorea, sormena eta elkartasuna!

70etik gora emanaldi eta 1500 musikari baino gehiago arituko dira aurtengo Musika-Música jaialdian

2018-02-07

Bilbao 700 Fundazioak MUSIKA-MÚSICA jaialdiaren XVII. edizioa aurkezten du, martxoaren 1, 2, 3 eta 4an egingo dena Bilboko Euskalduna Jauregian. Europako Gerrartean (1914-1945) sortutako konposaketak izango dira aurtengo jaialdiaren ardatza.

Sarrerak salgai jarriko dira otsailaren 8tik aurrera. Aurten, Rachmaninov, Prokofiev, Stravinsky, Sibelius, Falla eta abarren konposaketekin batera, zinema, dantza, antzerkia eta literatura ere gehituko dizkiogu egitarauari.

EAErako estatus berrirako, erabakitzea gakoa da EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosentzat

2018-02-07

Erabakitzeko eskubidea. Horixe izan da Gasteizko Legebiltzarrean egiten ari diren autogobernu ponentziara, EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, nork bere erara, eramandako proposamenen gakoa. EAErako estatus politiko berri baterako proposamenak aurkeztu dituzte alderdi guztiek, eta hiru alderdi horiek aipamena egin diote erabakitzeko eskubideari testuetan. EAJk estatus politiko berri bat proposatu du, "hausturarik" gabe eta aldebiko akordioa lortuta. EH Bilduk "berdinetik berdinerako" harremana nahi du Espainiarekin. Elkarrekin Podemosek, berriz, estatutu berri bat behar dela dio. Itun berriak "politikoki indartsua" izan behar duela dio, eta nazio izaera eta eskubide historikoak bermatu beharko dituela. Beste aldean, PSEk ordenamendu juridikoa errespetatzeko eskatu du, eta PPk erabakitzeko eskubidea arbuiatzeko. Alderdiek proposamenak aurkeztuta, lantaldeko koordinatzaileari sintesia egiteko eskatu diote, eta bi aste barru bilduko dira berriro.

GUREAN GAUR: Nafarroan ere, gehiengo sindikalak bat egin du martxoaren 8ko greba feministarekin

2018-02-07

Mugimendu feministak deitutako grebari begira sindikatu nagusiek lanuzteak egitera deitu dute datorren martxoaren 8an. Adierazi dutenez, arrazoiak eta baldintzak soberan daude greba feminista aurrera eramateko EH mailan. Goizez eta arratsaldez izanen dira lanuzteak, emakume guztiak kalera atera ahal izateko eta gehienetan aitortzarik jasotzen ez duen lana bisibilizatzeko

30 bat musikari eta aktoreren lana Katapultaz jaurti eta Gipuzkoa zehar zabalduko dute Katapulta Tour eszenikoen emanaldiak

2018-02-07

Ez da batere erraza musika ala arte eszenikoak afizio dituenarentzat urrats bat gehiago egin eta eszenatokietara igotzeko aukera izatea, eta plataforma honek bultzada hori ematen die musikariei.

 
bannerra

bannerra