Skip to main content

Gurean Gaur

Igandean egingo dute Bardeetako Poligonoaren kontrako 32. martxa

2019-05-29
Igandean ospatuko da Bardeetako Tiro Poligonorako 32. Martxa. Poligonoaren aurkako asanbladak deia luzatu du igandekoa martxa jendetsua izan dadin. Eguerdian abiatuko da martxa Nafarroako parkeko Aguilares gunetik.
Antzerkia gazteengana gerturatuz

2019-05-28
21. Gazteen antzerki topaketak egiten ari dira Donostian. Antzerkia sutatzea eta publikoa gaztea antzokietara gerturatzea da topaketaren asmoa. Leire Orella Antzerki Topaketako teknikariarekin eta Estibaliz Curiel epaimahaikidearekin hitz egin dugu topaketaz.
Euskal Selekzioa, garaipenaren bila Panaman

2019-05-28
Gizonezkoen euskal futbol selekzioa Panamaren kontrako partida prestatzen ari da. Clementeren jokalariek aurreneko lan saioak egin dituzte, hezetasunari aurre eginez, eta Rommel Fernandez estadioa ezagutu dute. Barakaldokoak talde gaztea eraman du eta futbolariak itxaropentsu azaldu dira. Adurizek Panamako hedabideen aurrean azaldu duenez, “gure herria ordezkatzeaz oso harro gaude”. Elastiko berdea aurreneko aldiz jantziko duen Unai Bustinzaren esanetan “euskal sena baliatuz partida irabazten saiatuko gara”.
Turmalina Music&Wine jaialdia aurkeztu dute

2019-05-28
Indie eta pop eszenaren onena igaroko da musika, ardoa, gastronomia eta azkeneko tendentziak jorratzen dituen Turmalina Music&Wine Fest jaialditik. Ekainaren 8an ospatuko da Iruñeko Ziudadelan.
Hamahiruna urteko espertxe zigorra ezarri die fiskalak Bilboko talde bortxaketaren egileei

2019-05-28
Hamahiruna urteko espetxe zigorra ezarri die Bizkaiko Lurralde Auzitegiak, Bilboko Solokoetxe auzoan 2017ko urtarrilean taldeko bortxaketa bat egin zuten hiru gizoni. Epaiak jasotakoaren arabera, Bilboko Santutxu auzoko Solakoetxe inguruan gertatu zen erasoa. Biktimak 18 urte zituen orduan; epaileak zigortu dituen bi gizonekoak, berriz, 20 eta 28. Erasotzaileak kartzelan egon dira orain arte sententziaren zain. Emakumearen sexu askatasuna urratzeagatik, eta erasoaren irudiak grabatu eta zabaltzeagatik jarri diete zigorra.
Joseba Asironek hauteskundeen emaitzak aztertu ditu

2019-05-28
Joseba Asiron alkateak maiatzaren 26ko hauteskundeen ostean irekitako eskenatokiaren balorazioa egin du. Asironek alkatetzan jarraitzeko EH Bilduren prestutasuna nabarmendu du eta PSNri gogorarazi nahi izan dio bere boto emaileek ez zutela eskuin atzerakoia hautatu Maite Esporrinen papera hautestontzietan sartzerakoan.
 
bannerra

bannerra