Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Puigdemont hautetsiek inbestitzeko proposamena eta independentisten akordio aukerak

2018-02-05

Carles Puigdemont hautetsien batzarrak inbestitzea proposatu dio Junts Per Catek ERCri, eta horretarako deitu du gaur CUP Bruselara. Bi gobernu eratzea proposatu du: bata, Bruselan, eta Bartzelonan bestea. Xehetasunik eman ez badute ere, ERCko Sergi Sabriak esan du sintonía onean daudela alderdi independentistak.

GUREAN GAUR: "Zergatik erabaki?" mahai ingurua Gure Esku Dagoren eskutik

2018-02-02

Erabakitzeko eskubidearen aldeko mugikemenduak ziklo berri bati ekin dio ekainean antolatuko duen giza kate erraldoiaren bidez. Ekimenak, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu. Horrekin batera, eztabaida irekiak antolatu ditu, "Zergatik erabaki?" galderarekin batera. Bilbon, Garbiñe Aranburu, Emilio Olabarria, Adrian Zelaia, Igor Mera eta Jon Agirre bildu zituzten, Helena Francok gidaritza lanak egin zituela.

GUREAN GAUR: Guggenheim Bilbao Museoan, Henri Michaux: beste aldea erakusketa izango da

2018-02-02

Bisitariek maiatzaren 13ra bitartean disfrutatu ahal izango dute. Artistaren modus operandiaren muina azaleratzen da erakusketan: hark zientzia, musikologia eta etnografiarekiko zuen interesa nabari da.

GUREAN GAUR: Neguko merkatuak dominu-efektua euskal futbolean

2018-02-02

Europako futbol txapelketa nagusietan fitxaketak egiteko aukera amaitu da. Azken orduko mugimenduen artean, Euskal Herrian, Realak Hector Moreno atzelari mexikarra fitxatu du, Iñigo Martinezek utzitako hutsunea betetzeko asmoz. Eibarrek, bestalde, Bordeleko Girondinsen aritzen zen Jovanovic serbiarra batu du.

ASTEKO KRONIKA: langabezia jaitsiera eta pentsio igoeraren itzalpeko gordintasuna

2018-02-02

Gaindegiak egindako datu bilketaren arabera, beheranzko joera du langabeziak Euskal Herrian. Zenbaitek, ordea, horren atzean dagoen prekarietatean jarri du arreta. Horri erreparatu diogu aste honetan. Baita pentsiodunek salatu duten desorekari ere: urte hasieran pentsioek %0,25eko igoera izan duten bitartean, KPI Kontsumo Prezioen Indizea %1,7 igo delako eta elektrizitatearen prezioak %10eko gorakada izan duelako.

GUREAN GAUR: langabeziaren beherakadaren atzeko hari muturrak

2018-02-02

Arazo ekonomiko larriena zein den galdetuta, herritar gehienek langabezia dela esan ohi dute. Hala ageri da Navarrometroan eta Soziometroan, adibidez. Ba azken datuek egiaztatu dute beherantz doala langabezia Euskal Herrian, baina horrek ez du esan nahi euskal enpleguaren eta ekonomiaren egoera lasaitzeko modukoak direnik. Titularrera eramandako datuaren atzean dagoen matazako hari muturrei tiraka, sindikatuetako ordezkarien, politikari ohien eta ekonomian aditu direnen iritziak bildu ditugu.

 
bannerra

bannerra