Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

GUREAN GAUR: Confebask patronalaren eta EH Bilduren arteko bilkura

2018-01-30

Goi mailako bi delegaritzek, Roberto Larrañaga eta Arnaldo Otegi buru zituztela, egoera politikoa eta ekonomikoa aztertu dute. Bi erakundeen arteko hirugarren topaketa da, aurrenekoa koalizio soberanistaren parte hartzearekin, eta normalizatutako harremanen baitan kokatu dute.

GUREAN GAUR: Obabako lurraldea ezagutzeko eskaintza berria egin du Asteasuko Udalak

2018-01-30

Muskerraren Bidea osatzera datozen lau ibilbide berri prestatu ditu Asteasu Bide Herria izenpean. Duela hiru urte aurkeztutako Muskerraren Bidea osatu dute, herrigunetik haragoko natura eta kultur ondarea erakusteko.

GUREAN GAUR: Nafarroako gobernuko lau alderdiek Patxi Zamora babestu dute

2018-01-30

Patxi Zamora, Kontuz!-eko bozeramaleak bere kaleratzearen atzean arrazoi ideologikoak daudela salatu egin du gaur Nafarroako parlamentuan egindako prentsaurrekoan. EHBildu, GeroaBai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eko parlamentariak Zamorarekin agertu dira, harekiko babesa erakutsiz.

Lauko Gobernua, Patxi Zamoraren kaleratzearen inguruko azalpen eske

2018-01-29

Patxi Zamora Kontuz!-eko bozeramaileak aho bilorik gabe dio bere kaleratzearen atzean arrazoi ideologikoak daudela. Orain 10 egun salatu zuena berretsi du gaur; oraingoan, Nafarroako parlamentuan, eta lauko gobernuak babestuta.

Iberia konpainiako hegazkin zerbitzari gisa lan egin du Kontuz!eko eledunak 31 urtez. Aireportuetako langileek hegazkinetan sartzeko baimen bat behar izaten dute, eta Zamorari azaroaren 22an Guardia Zibilak baimena atzera bota zion, «ezgai» zela ebatzita. Iberia erabakiaren aurka azaldu arren, bere lanpostutik kaleratu du, azkenik.

Kontuz elkarteak «jazarpen ideologikoa» salatu du. Taldearen arabera, Nafarroako Kutxaren inguruan egindako salaketek min handia egin zieten Nafarroan garai hartan agintzen zutenei, eta horietako batzuk «zitalkeriaz eta mendekuz» jokatu dute Zamoraren aurka.

Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen alde

2018-01-29

201,9 kilometro, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hiriburuak lotzeko. Kontxatik, Gasteizeko Legebiltzarreraino, erabakitzeko eskubidearen alde. Hori da Gure Esku Dagok ekainaren 10ean egin nahi duen erronka. Giza katea, Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handienetakoa izatea nahi dute.

ASTEKO KRONIKA: Cabacas auzian akusatuen aulkira, kazetari eta abokatuak

2018-01-26

Cabacas Auziari lotutako epaiketa egin dute Bilboko Auzitegian. Epaituko dutena ez da arduradun politikoa, ezta Iñigo Cabacas hil zuten egunean Ertzaintzaren lana koordinatu zuen eta "Ugarteko" ezizenez ezagutzen dugun ertzaina ere: GARA egunkariko Iñaki Soto eta Iñaki Iriondo eta Jone Goirizelaia abokatua dira epaitu dituztenak.

 
bannerra

bannerra