Skip to main content

Gurean Gaur

XXXI. martxa Bardeetako tiro-eremua eraisteko

2018-05-30

XXXI. martxa gauzatuko dute Bardeetako tiro-eremuaren eraispena eskatzeko. Bardeetako tiro-eremuaren aurkako elkarteak deitu du mobilizazioa, Ekologistak Martxan erakundearekin batera eta I-E eta Batzarrek babestu dute. Salatu dute Espainiako Armadarekin batera NATOko beste herrialde askok erabiltzen dutela Bardeetako tiro-eremua, Europako eremu handiena delarik.

 

Altsasukoak, epaiaren zain

2018-05-30

Altsasuko auziaren epaiketa burututa, espetxean jarraitzen dute hiru gazteek epaiaren zain. Justizia eskatzeko mobilizazioekin jarraitu dute Altsasuko Gurasoek eta Estrasburgora joan dira beste behin.

Torraren kontseilari berriek ez dituzte ase oposizioa eta ANC

2018-05-30

Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidenteak uko egin dio kontseilari preso eta erbesteratuak gobernuan sartzeari. Josep Rull, Jordi Turull, Antoni Comin eta Lluis Puig ordezkatuko dituzte Angels Chaconek, Alba Vergesek, Damia Calvetek eta Laura Borrasek.

Espainiako Gobernuak eta ERCk ere eskatutako gobernu «eraginkorra» osatu du azkenean Torrak. JxC Junts Per Catalunyak azken hilabeteotan behin eta berriz esan du aurreko gobernua berrezartzeko asmoa zuela, baina, Torrak kargua hartu eta bi astera, Turull eta Rull politikari presoak eta Comin eta Puig erbesteratuak gobernuan sartzeari uko egin dio, nahiz eta joan den maiatzaren 19an kontseilari izendatu zituen. Hala, Elsa Artadi Presidentetzara igaroko da, Turullen ordez; Chaconek Artadiren lekua hartuko du enpresa kontseilaritzan; Vergesek Cominena osasun arlokoan, Calvetek Rullena Lurralde eta Iraunkortasunean eta Borrasek Puigena kulturan.

Gauzak horrela, eta azken hilabeteotan egindako adierazpenak aintzat hartuz, Espainiako Gobernuak konstituzioaren 155. artikulua kendu beharko lioke Kataluniari. Eta Rafael Catala Justizia ministroak baieztatu du Generalitateko kontseilariek kargua hartu orduko indargabetuko dela 155a.

Ba kontseilari berrien izendapenak ez du Generalitateko oposizioa asebete. Ciutadansek argi utzi du izendapen berriekin ez dela ezer amaitu, eta alderdi konstituzionalistei batasunerako deia egin die. PSCk, behingoz konfrontazioa alde batera uzteko eskatu du, eta argi utzi gobernuak hartzen dituen erabakien eta duen planaren arabera epaituko dituztela kontseilariak. 

CUPek, berriz, Espainiaren aurrean amore ematea leporatu dio Torrari, eta oposizio irmoa egiteko duen asmoan berretsi da. ANC Kataluniako Biltzar Nazionalak, bere aldetik, Torraren erabakia kritikatu du eta Espainiako Gobernuaren injustizia onartu eta burua makurtu izana leporatu dio.

Azkenik, PPk ez du positiboki baloratu kontseilari berrien izendapena. Aurrera begira, elkarbizitzaren, kohesioaren eta egonkortasunaren aldeko lana egin behar dela esan du. 

 

Euskal Eskola Publikoak Hezkuntza sistemaren ardatza izan behar duela aldarrikatuko dute Lekeition

2018-05-30

Zapran Gagoz lemapean, Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren 27. edizioa egingo dute ekainaren 3an Lekeition. Horiek horrela, egitarau oparoa prestatzeaz gain, euskal jendarteko aurpegi ezberdinen babesa jaso dute eta milaka pertsonen parte hartzea aurreikusten dute.

Antolatzaileen aburuz, Euskal Eskola Publikoak Euskal Hezkuntza sistemaren ardatz nagusia izan behar du: Publikoa, laikoa, euskalduna, inklusiboa eta kalitatezkoa. Bide horretan, urrats berri bat emango dute Lekeition.

Auzoz-auzo eta behetik gora eragin nahi dute bilbotarrek Euskaraldian

2018-05-30
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketan parte hartzeko dei egin dute Bilboko euskaltzaleek, Udalak eta hainbat erakundek.
Egonkortasunagatik, Eusko Jaurlaritza leiala izango da Espainiako edozein gobernurekin

2018-05-29

Eusko Jaurlaritza "leial" izango zaio Madrili, gobernuan "edonor dagoela ere". Horixe ziurtatu du Josu Erkoreka bozeramaileak, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen aurkako zentsura mozioaz galdetuta.

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak astelehenean egin bezala, “egonkortasunera” dei egin du Erkorekak ere, eta zentsura mozioaren balizko onarpenak Espainiako aurrekontuetan EAErako jasota dauden "agindutako inbertsioak" ez oztopatzea espero duela esan du.

EAJren posizioari dagokionez, Aitor Esteban diputatuak jakinarazi du jeltzaleek ez dutela oraindik erabaki mozioa babestuko edo baztertuko duten. Ba Jon Olano Berriako kazetariaren iritziz, oraindik itxaron egingo dute jeltzaleek.

PSOEk hauteskundeetarako eguna adosteko ere prest dagoela adierazi du, eta hainbat talderekin harremanetan ere jarri da. Bitartean, Rajoyk itxaron egingo duela iruditzen zaio Olanori, baina mozioa aurrera ateraz gero, PPk nola jokatuko duen ikusgai dagoela esan du.

 
bannerra

bannerra