Skip to main content

Gurean Gaur

110 gaztek Euskal Herria zeharkatuko dute 31 egunetan

2018-06-26
Uztailaren 1ean hasiko da Euskarabentura izeneko ibilaldia Maulen. 110 gaztek Euskal Herria zeharkatuko dute eta uztailaren 31ean Getxora iritsiko dira, euskararen erabilera indartzea helburu duten hainbat jardueraz osatutako ibilbidea egin ostean. Ekimenaren antolatzaileek Abenduan aurkeztu zuten 16 eta 17 urteko gazteei zuzendutako proiektua. Parte hartzeko hiru gairen inguruko lanak egin behar izan dituzte gazteek, guztiak euskararekin lotuak. Proposamen guztiak jaso ostean, euskal herriko txoko ezberdinetako 72 neska eta 38 mutileko taldea osatu du antolakuntzak. Washingtondik eta Patagoniatik heldutako bi gaztek ere parte hartuko dute. 31 eguneko bidean mota desberdinetako jarduerez gozatzeko aukera izango dute partaideek: museoak bisitatuko dituzte, errealitate soziolinguistikoan adituak direnen hitzaldietara joango dira eta kirol txapelketetan lehiatuko dira, besteak beste. Ibilbide guztian ardatz izango dute Done Jakue bidea eta Euskal Herrian Munduko Ondare diren leku guztietara joango dira. Euskalabenturako antolatzaileek ekimenaren helburua euskararen erabilera sustatzea eta euskal lurraldea ezagutuz, gazte euskaldunen sare bat sortzea dela adierazi dute. Proiektua sortzeko eredu gisa, herrialde iberoamerikar desberdinak bisitatzen zituen Qetzal bidea hartu dutela ere azaldu dute. Maulen elkartu eta Done Jakue bide frantsesa hartuko dute partaideek. Uztailaren 3an Donibane Garazin izango dira eta San Fermin egunez iritsiko dira Iruñera. Uztailaren 14rako Gasteizera iritsiko dira eta Goierri zeharkatuz Tolosara iritsiko dira. Hernani eta Irun igarota, Baionara iritsiko dira kostatik, ondoren Donostiara joan eta Gernika igaroz uztailaren 30ean Bilbora iristeko. Abentura Getxon amaituko dute, Bizkaia zubian.
Hezkuntza lege berrirako prozesua aurrera, sindikatuen adostasunik gabe

2018-06-26

Jaurlaritzak gogoeta dokumentua bidaliko dio parlamentuari, eta ez lege proiektu bat; horrenbestez, legebiltzarrak erabakiko du nolako prozedura hasiko duen orain legea taxutzeko. Sindikatuak ez daude ados ez edukiarekin ezta prozedurarekin ere.

EGUNEKOA: ekainaren 26ko albiste nagusiak

2018-06-26

Fernando Grande Marlaskari hainbat torturatuk eragindako mina aitortzeko egindako eskaera da gaurko albiste politikoetako bat. Horrez gain, arreta eskaini diegu E28 koordinadorak ostegunerako egindako deialdiari eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren pobreziaren aurkako Herri Ekimen Legegileari ere.

Sortuk Fernando Grande-Marlaskak "eragindako mina" aitortzea eskatu du

2018-06-26

Sortuk agerraldia egin du Torturaren Biktimen Nazioarteko egunean. Bertan, Fernando Grande-Marlaskaren aurretik torturak salatu dituzten 223 lagun daudela gogoratu du Amaia Izkok eta Espainak Barne Ministro berriari“eragindako mina aitortzea” eta “justizial trantsizionala” abiaraztea eskatu diote.

Peñen pankarten atzealdea morea izanen da sexu erasoen aurkako aldarrikapen gisa

2018-06-26

Altsasuko auzia, Alde Zaharreko amabilizazio plana edota ustelkeria dira aurtengo sanferminetarako Iruñeko peñek euren pankartetan umorez landu dituzten gaiak. Berritasunen artean, aurtengo pankarten atzealdea morea izanen da eraso sexisten aurkako aldarrikapen gisa eta jai parekideen alde. Era berean, 78ko sanferminen 40. Urteurrenaren harira, arreta berezia eskaini diote peñek.

 

Laranja mekanikoa: futbola aldatu zuen taldea

2018-06-26

Holandak futbola ulertzeko modu berri bat ekarri zuen mundura bere garaian. Gaur, krisi sakoneak dago laranja mekanikoa 2016ko Eurokoparako eta aurtengo Mundialerako sailkatu ez baitira. Selekzio historiko hau du izpide Beñat Zarrabeitiak gaurko pilulan

 
bannerra

bannerra