Skip to main content

Gurean Gaur

Elkarretaratzea egin dute Bilboko Udaleko hainbat langilek, pairatzen duten egoera salatzeko

2019-05-23
Langileek azaldu dutenez, lan ikuskaritzaren txostenaren arabera, udala langileak “erabiltzen” ari da estrukturalak diren lanpostuak estaltzeko eta zerbitzuak betetzeko. Langileek legez kanpokotzat jo dute Cinuvix enpresaren jokabidea: Bilboko Udalak kontratatutako enpresa horrek beste empresa bat azpikontratatu du udalaren zerbitzu bat betetzeko. Langileen Estatutuaren arabera legez kanpoko lagapena gertatzen da, justifikaziorik gabe enpresa batek azpi-kontratazio bat egiten duenean. Langileen esanetan, lan ikuskaritzaren txostenak “justifikaezintzat” jo du beste empresa bat kontratatzea, zuzenean udalak kontrataturiko enrpesari bai dagokio zerbitzua eskeintzea eta, beraz, baita langileak kontratatzea ere.
Euskal Selekzioa: Konpromisoa, sinesgarritasuna eta urrats kualitatiboak

2019-05-23
Euskal Selekzioak Panamaren aurka jokatuko du asteburu honetan, Javier Clementek hautatzaile gisa zuzentzen duen aurreneko partidan. Barakaldokoak arazo larriak izan ditu deialdia osatzeko, Bilbao Athletic-eko bost jokalari sartu behar izan ditu, eta honek zeresan handia eman du. Ofizialtasunaren bidean, federazioak abenduan hasitako bideari eutsi behar dio eta sektore guztien konpromisoa ezinbestekoa izango da. Honatx Beñat Zarrabeitia lankidearen analisia.
Isilik hartu du Ugaok Albert Rivera

2019-05-23
Albert Rivera Ciudadanoséko burua Euskal Herrira etorri da beste behin, Errenterian eta Altsasun egindako agerraldi polemikoen ostean, Ugaon egin du ekitaldia gaur goizean, Josu Urrutikoetxea ETAkide atxilotu berriaren herrian. Herritarrek erabateko isiltasunaz hartu dute politikaria, herriko plazan 200 bat pertsona bildu dira “Ez zarete ongi etorriak” zioen pankartaren atzean eta alderdi laranjaren kide eta jarraitzaileak aurretik pasatzean bizkarra emanda hartu dituzte.
UEUk aurtengo udako ikastaroak aurkeztu ditu

2019-05-23
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu Katakrak aretoan. Aurten 30 ikastaro eta 6 jardunaldi antolatu dira azken urteetako arrakasta errepikatzeko asmoz. Leloa ere mantendu da unibertsitatearen lan ildo aldakorren barruan, erronkei jarraipena emateko asmoz. Bilbon, Euskaltzaindiarekin elkarlanean egindako jardunaldiaren bitartez emango zaie hasiera udako ikastaroei.
Bizkaiko metalgintzako grebaren jarraipena "handia" izan da, sindikatuen arabera

2019-05-23
Sektoreko lan hitzarmen berri baten alde ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek beste lau greba egun deitu dituzte ekainerako: 6an, 7an, 20an eta 21ean. Guztira, 50.000 langile daude greba egitera deituta. Mikel Etxeberria gehiengoa duen ELA sindikatuko bozeramaileak adierazi duenez, langileen erantzuna handia izan da, Bizkaian tamaina eta ezaugarri askotariko enpresak daudela kontuan izanda. CNT sindikatuak ere bat egin du borrokarekin nahiz eta deitzaileen artean ez izan. Hitzarmen berriaren negoziazioa ez aurrera ez atzera dagoela salatu dute sindikatuek. 2011koa da Bizkaiko metalgintza sektoreko azken ituna. Aldarrikapenen artean, 2018tik falta zaizkien atzerapenak jasotzea eta soldata igotzea daude. Patronalak, bere aldetik, gezurtatu egin du sindikatuek esandakoa. Manifestazioa Euskadi plazan amaitu dute, Bizkaiko metaleko patronalaren egoitzan. Gaurko greba egunaren ostean, ekainaren 3an egingo dute lan hitzarmena berritzeko hurrengo bilera.
Javier Esparzak gogor jo du euskararen kontra

2019-05-22
Javier Esparzak, Navarra Sumako zerrendaburuak, euskararen kontrako agerraldia egin du gaurkoan. Esparzaren hitzetan euskara jakiteak ez du abantaila izan behar eta zalantzan jarri ditu euskara sustatzeko hedabide eta eragileentzako diru laguntzak.
 
bannerra

bannerra