Skip to main content

Gurean Gaur

Igor San Jose: "Erakunde publikoek eta politikariek azpiegitura hauetan dituzten interesak eskutik doaz"

2019-06-20
ELA sindikatuak hilabeteak daramatza Anoeta estadioko lan baldintzak salatzen. Igor San Jose ELA sindikatuko eraikuntza ordezkariarekin bisitatu ditugu lanak, eta langileen lan baldintza txarrak salatu ditu: "Ez da onargarria; "Respect" hitza eskatzen dugu langileentzat eta lurraldearentzat".
Bronce peñak emakume dantzari aitzindariei emango die "Festa" saria

2019-06-20
Iruñeko Bronce peñak emandako Festa saria aitzindariak izandako emakume dantzariei emango die, garaian garaiko ahalegina eta egitekoak egiazko berdintasuneranzko lehen urratsak izan zirelako.
Goizean libre utzi ostean, Josu Urrutikoetxea atxilotu dute berriro ere

2019-06-19
Goizean aske utzi ostean, Espainiak eskatutako eurogindu baten ondorioz, Josu Urrutikoetxea berriz atxilotu dute. Goizean, aldiz, dute Parisko Dei Auzitegian ETAko buruzagi ohiaren kontrako epaiketako saioaren ostean aske utzi dute. Tribunalean, Louis Joinet frantziar jurista ezagunak proposatu du ugaoztarra bere etxean hartzea. EH Baik eta EH Bilduk pozez hartu dute erabakia eta Macronen exekutiboa “bide beretik jarraitzera gonbidatu” dute. Egoitz semearentzat, familiarentzat ez ezik, bere aitaren askatasuna “albiste ona da Euskal Herria, Frantziar Estatua eta Espainiar Estatuarentzat”. Orain, Berria egunkariak zabaldu duenez, "gehienez" 48 orduren buruan, Urrutikoetxearen aurkako euroaginduaren ingurukoak argituko dira.
Rufino Iraola bertsolari, epaile, gai-jartzaile, kazetari eta idazle zaldibitarra hil da

2019-06-19
Hainbat urtez, El Diario Vasco, Euskaldunon Egunkaria edo Txintxarri bezalako argitalpenetako plazetako kronikak osatu zituen. Hortaz gain, 1986 eta 1989ko Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusietako epaimahaikide izan zen. 1994 urteaz geroztik, hainbat liburu idatzi zituen.
Gipuzkoako papergintzako langileek hamasei eguneko grebari ekin diote

2019-06-19
Gipuzkoako papergintzako langileek hamasei eguneko grebari ekin diote gaur , ELA, LAB eta CCOO sindikatuek deituta. Gaurko lanuztearen helburua hitzarmena berritzeko negoziazioetan Adegiri presioa egitea izan da. Hernanin egin dute gaurko protesta, bertan baitago Zikunaga Gipuzkoako paperfabrikarik handienetako bat. Bihar, berriz, Tolosan bilduko dira, historikoki Gipuzkoako papergintzako industriaren erdigunea izan delako . Mila lagun inguru babesten ditu papergintzako lan hitzarmenak, eta 2018.urtean amaitu zen azkena. ELA, LAB eta CCOO sindikatuek otsailean bateratu zituzten beraien eskaerak. Sindikatuek eskatzen dutena zera da: soldatak KPI-a baino gehiago igotzea, lan erreformaren neurri batzuetatik babesteko klausulak jartzea eta berdintasuna eta kontziliazio planak egitea. Adegik inflaziotik gorako soldata igoerak eskaini ditu baina ez sindikatuek eskatu adina, hau da, KPI-a gehi %2a.
Negoziazioek azken unerarte iraun dute

2019-06-19
Parlamentuko mahaiaren osaketa erdiesteko negoziazioek luze jo dute. Azkenean Geroa Bairen iritzia gailendu da batik bat matematikak hala ahalbidetu egin duelako. Azken unean ere bilerak egon dira, parlamentuko sesioko luzeena, zalantzarik gabe Presidentea hautatzeko bigarren bozkaketaren aurrekoa izan da.
 
bannerra

bannerra