Skip to main content

Gurean Gaur

Lehen arretako zerbitzuko langileak babesteko sinadurak bildu dituzte Bizkaiko pentsiodunek

2019-06-24
Lehen Arretako Langileei elkartasuna erakutsi nahi izan diete. 870 sinadura batu dituzte baina Osakidetzako zuzendaritzak hala eskatuta, anbulatorioetako harreran ez dituzte onartu. Valentzia eta Valladolideko pentsiodunak egon dira gaur Bilbon, azken hauek eredu bezala dauzkatelako, inoiz ez baitute hutsik egin elkarretaratzeetan. Datorren ostegunean Gernikan izango dira, Ahaldun Nagusia hautatuko delako bertan. Pentsiodunek beren aldarrikapenak presente egon daitezen nahi dute egun horretan.
Uztailaren 11n ospatuko da Sanferminetako emakumeen pilota finala Labriten

2019-06-24
Uztailaren 13an jokatuko da Labrit pilotalekuan emakumeen eskuz pilotako Sanferminetako txapelketako finala. 2019ko Emakume Master Cup uztailaren 6an hasiko da eta 18 urte azpiko maila eta maila gorenean lehiatuko dira pilotariak.
Ana Valles: "Garrantzitsuena ez da gazteek pornografia ikustea edo ez, baizik eta zer motatako edukia ikusten duten"

2019-06-24
Balear Uharteetako Unibertsitateak egindako ikerketa batek azaleratu du 8 urtera jaitsi dela pornografia ikusteko adina. 2500 gazte elkarrizketatu dituzte 16 eta 29 urte artekoak. Ikerketa abiapuntu hartuta, honen atzean dauden arrazoiez eta erakutsi beharreko baloreez hitz egin dugu Ana Vallés psikologo eta sexologoarekin.
11/13 prozesuan auziperatuen aldeko manifestazioa deitu dute uztailaren 5erako Iruñean

2019-06-24
Gaur egindako agerraldian 11/13 auzian epaituak izango diren 11 nafarrek, euren egoera azaldu dute Burgoen plazan egindako agerraldian. Hortik hain zuzen ere abiatuko da manifestazioa heldu den uztailaren 5ean arratsaldeko zazpietan.
Podemos Euskadik ikasturteko balorazioa egingo du larunbatean Gasteizen

2019-06-24
Podemos Euskadik ikasturte honetan legebiltzarrean burututako lanen inguruko balorazioa egingo du larunbatean Gasteizen, 10:30ean. Andeka Larreak, Ahal Duguko kideak azaldu bezala, politika "beste modu batera" egin daiteke eta euskal politikan zuzeneko eragina izatea da alderdiaren asmoa.
Joseba Aurkerena: "Kristauek jarri zieten San Juan izena Eguzkiaren gauari"

2019-06-21
Joseba Aurkerena irakaslea izan zen urte askoan eta guar egun idazlea da. Bi liburu ditu argitaratuak Euskal sinismen zaharren inguruan hitz egiten dutenak. Lehena 1999.urtean argitaratu zuen Gero argitaletxearen eskutik "Euskal sinismen zaharrak" izenburupean eta bigarrena berriki argitaratu zuen, duela 2 urte, Amalur-Baitan argitaletxearekin "Iragana ere gaur da" izena duena. Azken hau artikulu bilduma bat da, bertan urtean zehar egiten diren erritual zaharrak jasotzen ditu eta azaltzen du urteen poderios nola izan diren moldatuak. Hamaika telebista Josebarekin bildu da ekainaren 23ko San Juan sua edo Eguzkiaren gauaren ohiturez hitz egiteko eta bestealde egun honek duen historiaren inguruaz gehiago jakiteko.
 
bannerra

bannerra