Skip to main content

Gurean Gaur

Asier de la Iglesia saskibaloi jokalariak bizi duen egoera latza salatu du bere sare sozialetan

2020-04-06
Esklerosia eta asma pairatzen ditu zumarragako jokalariak. Asierrek berak jakitera eman duenez, sukarraz gain eztula, gose falta eta ondoeza dauka. Gaur goizera arte ez diote frogarik egin.
Iruñeko Udaleko 31 langile kutsatu ditu COVID19ak dagoeneko

2020-04-06
Maria Caballero zinegotziak azaldu du udal eskumenekoa den gizarte zerbitzuan babes neurriak “nabarmen handitu” dituztela egoerari aurre egiteko.
AEK-k kultur sorkuntzarako beka bat sortu du "sorkuntzari bultzada emateko"

2020-04-06
KORRIKA kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin. Honela, AEKren helburua da sorkuntzari bultzada ematea eta euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramatea. Euskal sortzaile orok parte hartu ahal izango du, diziplina bakarra erabiliz edo hainbat nahastuz. Derrigorrezko eskaria da, baina, lanaren emanaldiak agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izatea. Beka 23.000 eurokoa izango da eta sortzaile bakoitzak bi proiektu baino ezin izango ditu aurkeztu
Janire Lazkano (Zaldibar Argitu): "Bi hilabete pasatu dira eta eskakizunetatik bat bera ere ez dute bete"

2020-04-06
Bi hilabete pasatu dira Zaldibarko zabortegian luizia gertatu zenetik. Zer gertatu den eta zergatik gertatu den argitzeko eskatu dute herritarrek. Egoera nola aldatu den eta lehentasunak zeintzuk diren azaldu dizkigu Janire Lazkano Zaldibar Argitu plataformako bozeramaileak.
Alberto Sololuzerena izan daitekeen auto baten hondarrak aurkitu dituzte Zaldibarko zabortegian

2020-04-06
Zaldibarko zabortegiko luiziaren ostean desagertutako bi langileen bila ari diren beharginek Alberto Sololuzeren autoa izan daitekeena aurkitu dute. Ertzaintzak adierazi du, ordea, autoa aurkitu arren, ez dutela aurkitu gorpuzkirik. Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran otsailaren seian desagertu ziren Zaldibarko zabortegia erori ostean. Bi hilabete hauetan, langileen erreskatea hainbat aldiz eten behar izan dute, bertan amiantoa aurkitu baitute. Era berean, lurraren ezegonkortasunaren eta hondakindegiko material toxikoak eragindako suteen ondorioz.
Batera ekimenak Aberri Eguna ospatzeko proposamen egokitua egin du

2020-04-06
Aurtengo Aberri Eguna ospatzeko konfinamendu egoerara egokitutako “proposamen berezia” egin dute Batera ekimenaren sustatzaileek. Igandea aldarrikapenak batzeko eguna izango da: egitasmoak Euskal Herriaren etorkizunerako hausnarketak biltzea izango du helburu, baina baita birusaren kontra borrokan ari direnak gogora ekartzea ere.
 
bannerra