Skip to main content

Gurean Gaur

Barañaingo Udalaren berdintasun plana, indarkeria matxista ezabatzeko bidean

2018-11-16
Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira, azaroaren 25arekin, Nafarroako 60 toki erakunde baino gehiagok bat egin dute indarkeria matxistaren aurkako kanpainarekin. Barañaingo Udala lehenengoetariko bat izan zen indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko protokoloa landu zuena.Indarkeria matxistaren aurka egiteko abian jartzen diren neurriak eta kanpainekin batera, berdintasuna administrazioan modu transbertsalean ezartzeko beharra nabarmendu du Indakoetxeak.
EGUNEKOA: politika, gizarte, memoria eta kultura albisteen bilduma

2018-11-16
EAEko 2019rako aurrekontuez Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemosekin egindako bilkurei eta 'Cabacas auziaz' Iñigo Cabacas zenaren senide eta lagunek egindako balorazioari erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, Kontseiluak 2018. urteaz egindako balorazioa eta Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak zoru kalusulen epaiketak eteteko eskatu izana jaso ditugu. Memoria kontuetan, Guardia Zibilak duela 40 urte Arrasaten hildako Jose Mari Iturrioz 'Zapa'-ri, Roberto Aranbururi eta Emili Larreari egindako omenaldiari erreparatu diogu. Kultura arloan, azkenik, Iruñean abian den Expo Tatoo topaketaren ingurukoak bildu ditugu.
ELAk NH eta Barceló hoteletan greban dauden langileak babestu ditu

2018-11-16
Bilboko NH eta Barceló hoteletako garbikuntza lanetako langileek bi aste daramatzate greban. Euren egoera larria salatu nahi izan dute, prekarietatearen aurpegirik gordinenetako batzuk argitara ekarriz: Turismora begira egon nahi duen hirian, hotel batzuetako garbitzaileek, atontzen duten logela bakoitzeko 2,50 kobratzen dituzte. Horiek horrela, ELA sindikatuak manifestazioa egin du du Bilbon
Crossfit-a, gero eta jarraitzaile gehiago dituen kirola

2018-11-16
Modan dagoen kirola da Crossfit-a. Indarra eta erresistentzia lantzea du helburu Estatu Batuetan sortutako jarduera honek eta gurean, gero eta jende gehiago hasi da praktikatzen. Horren eredu da Mikel Arregui eta Bilboko La Salle ikastetxean ireki berri duen Basati Crossfit proiektua.
Zoru klausulak baliogabetzeko eskatu du Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak

2018-11-16
Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak eskatu du burutzeko zain dauden zoru klausulei buruzko epaiketa guztiak bertan behera gera daitezen. Izan ere, azaldu dutenez, Europako Justizia Auzitegia lanean ari da zoru klausulen inguruko epaian eta ebazpena argitara eman arte, horren zain dauden epaiketa guztiak baliogabetu beharko lirateke kontsumitzaileen eskubideak babesteko.
Expo Tatoo Iruñean da lehenengo aldiz

2018-11-16
Tatuajearen topaketa egin dute lehenengo aldiz Iruñean. Tatuajeen artea zabaltzeko helburua dauka eta hainbat tokitako tatuatzaileak bildu dira beren lana ezagutarazteko. Tatuajeen munduko diseinuak, materialak eta estilo desberdinak ezagutzeko aukera eman nahi du, baita bertan tatuajea egiteko ere. Asteburuan zehar izango da bisitatzeko aukera.
 
bannerra