Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Laura Perez: "Orain Bai-ko kideak kanporatzea beharrezkoa zen PSN gobernu ekuazioan sartzeko"

2019-01-14
Laura Perezek, Podemos-OrainBai talde parlamentarioaren barne gatazka azaldu du. Perezek egungo egoeraren jatorria jorratu, eta alderdi morearen biraketa politikoa kritikatu egin du. Hamaika Telebistarentzat egindako elkarrizketan, Orain Bai taldearen konpromezua berretsi du aldaketarekiko. Elkarrizketa osoa, bihar ikusgai izango da, 21.00tatik aurrera, Nafarroa Gaur saioan.
Athletic-ek garapiena lortu zuen Sevillaren aurka, taldeak eta zaleek bat eginez

2019-01-13
Athletic-ek 2-0 irabazi zion Sevillari San Mamesen. Hiru puntuez aparte, zaleek bat egin zuten taldearekin, eta Iñaki Williamsek bi gol eder sartu zituen, aurrelariaren afera erabat argituz. Alavesek balio handiko berdinketa lortu zuen Gironaren aurka eta bostgarren da sailkapenean. Eibarrek porrota jaso zuen liderraren aurka, bartzelonaren aurka. Nesken euskal talde biek garaipena lortu zuten haien partidetan. Athletic-ek 4-0 irabazi zion Huelvako Sporting-eri eta Errealak 1-3 irabazi zuen Malagaren aurka.
Nafarroako Gobernuak gazte emanzipazioa sustatzeko programa martxan jarri du

2019-01-14
Nafarroako Gobernuak urte hasierarekin batera, martxan jarri zuen gaztek etxebizitza eskuratzea sustatzeko EmanZipa programa. Urte hasieratik jada, 80 pertsonak izena eman dute 250 eurorainoko diru-laguntza eskaintzen duen egitasmoan.
Pentsiodunek manifestazioa deitu dute larunbaterako protesten urteurrenaren harira

2019-01-14
Protestak hasi zituztenetik urtebete daramate kalean pentsiodunek. Beste astelehen batez elkartu dira Bilboko udaletxearen aurrean beren aldarrikapenak zabaltzeko: gutxiengo pentsioa 1080€tara igotzea eta pentsio duinak izateko, kopurua igotzea KPIari lotuta. Hilaren 19an 17:00tan egingo dute manifestazioa Bilbon.
85000 pertsona bildu dira euskal presoen aldeko manifestazioetan

2019-01-12
85.000 pertsona inguru batu dira Bilboko eta Baionako manifestazioetan. Irudi onenak bildu ditugu.
Dena prest Bilbo eta Baionako mobilizazioetarako

2019-01-11
Euskal presoen eskubideen alde Baionan eta Bilbon egitekoak diren mobilizazio bateratuen aurreko agerraldia egin dute. Bertan, lortutako adostasunak azaldu ostean, alderdi politikoei presoen gaiari dagokionez akordioak lortzera gonbidatu dituzte, baita estatus berriaren inguruko ponentzian ere. Frantziar Estatuari dagokionez, Macronen gobernua eta Ipar Euskal Herriko ordezkaritzaren arteko solasaldiak mantentzen direla nabarmendu dute. Hamaika Telebistak Bilbon zein Baionan gertatzen denaren inguruko informazio guztia eskainiko du, urtarrilaren 12an, 16:30etatik hasita.
 
bannerra

bannerra