Skip to main content

Gurean Gaur

Durangoko Azokaren 53. edizioa aniztasunean oinarrituko da

2018-10-23
'Da! Asko dira' lelopean aurkeztu dute Durangoko Azokaren 53. edizioa. Aurtengoan, Azoka bizitzeko era anitzetan eta euskal kulturak duen oparotasun eta aberastasunean jarri nahi izan du fokua Gerediaga Elkarteak.
Izen bat bizitza bat kanpaina aurkeztu du UNICEF-ek jaioberrien heriotza tasa murriztu asmoz

2018-10-23
Zenbait eskualdeetako familiek ez dizkiete izenik jartzen umeei jaio eta hilabete baino gutxiagora hil daitezkeelakoan. Emandako datuen arabera, 2,6 milioi hilda jaiotzen dira eta beste 2,6 milioi lehenengo hilabetean hiltzen da. Horren aurka aritzeko dohaintzak eskatu dituzte, heriotza horien %80 errez ekidin daiteke eta, txertoen edo amen zaintza programen bitartez.
Nazioarteko ekintzaile feministak, Bilbon, mugimenduaz eta borrokez eztabaidan

2018-10-23

Martxan dira Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketak. Bi urtean behingo zita ibiltaria oraingoan Euskal Herrian izango dira. Igandera arte mundu osoko 40 herrialdetako 130 ekintzaile feminista bilduko dira Bilbon, mugimenduaz eta esku artean dituzten borrokez eztabaidatzeko.

Astelehenez egin dute topaketak hasteko ekitaldia, EHUren Bizkaia aretoan. Topaketak itxiak izango diren arren, aste osorako hainbat jarduera antolatu dituzte. Antolatzaileen hitzetan, Euskal Herriko mugimendu feministak duen indarra da Topaketak Bilbon egitearen arrazoi nagusia. Horrez gain, ordea, munduko hainbat tokitatik datozen emakumeentzat Euskal Herria haiena baino leku seguruagoa dela ere gogorarazi dute. Hainbat herrialdetan jazarpenak jasaten dituztenei espazio segurua eskaini nahi die Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak.

Hala, astelehen arratseko harrera ekitaldia irekia izan da eta behin hasiera emanda, Nazioarteko Topaketak egitarau propioa abian du: asteartetik ostiralera nazioarteko ordezkariak EHUko Bizkaia Aretoan bilduko dira. Batetik, egungo testuinguruaz eta horrek emakumeengan duen eraginaz hausnartuko dute. Bestetik, V. Nazioarteko Ekintza antolatzeari ere ekingo diote. Azken Nazioarteko Ekintza 2015ean egin zen, Euskal Herritik ere igaro zen nazioarteko karabana feminista, hain justu. Hemendik bi urtera, 2020an izango da hurrengoa.

Nazioarteko topaketak igandera arte iraungo du. Baina larunbatean, euskal mugimendu feministaren ekimenez, Feministon Herria egingo dute, Areatzan eta inguruetan: besteak beste, Alternatiba Feministen Azoka, bakegintzari buruzko solasaldia eta manifestazioa antolatu dituzte. Alternatiba eta erresistentzia feministak erakusteko lekua izango da: sistema arteko indarkeriaren, bizitzaren iraunkortasunaren, sexualitatearen zein aniztasunaren arloetan.

10:00etan ekingo diote egunari, gosari feministarekin. Ondoren, solasaldia eta mahai ingurua egingo dituzte Emakumeon Mundu Martxako kideekin, ‘Feministon bakea eraikitzen’ leloa goiburutzat hartuta. Hain justu, aurten, bizi proiektua Euskal Herrian zuten hainbat emakume erail dituztela nabarmendu dute eta hori bake egoera bat ez denez, hainbat galderari erantzun nahi diete.

Eguerdian, andreen bazkaria ere egingo dute Areatzan, eta arratsaldean manifestazioa. 17:30ean abiatuko da, Arriaga plazatik, Batu indarrak, urrutira goaz! Gure gorputzen eta lurraldeen burujabetzarantz lelopean. Iluntze aldera, kontzertuekin bukatuko dute Feministon Herria eguna: jaia girotzeko kantua sortu duten MICE, Sustraians, Ni Yuta Ni Tuya eta Gora Etorri taldeak arituko dira.

Bateko eta besteko desadostasunak, Espainiako aurrekontuez aritzeko Iglesias Urkullurekin bildu izanaz

2018-10-22

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiarekin bildu da, Espainiako Estatuko egoeraz hitz egin eta aurrekontuen gaiaz zein Kataluniako egoeraz aritzeko.

Izan ere Podemosek lortu du akordioa Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin 2019ko aurrekontuak aurrera ateratzeko, baina diputatuen kongresuan babes handiagoa behar dute, besteak beste, alderdi subiranista katalanenak eta EAJrenak.

Ba Aitor Esteban Espainiako kongresuko diputatu jeltzaleak esan du Iglesiasek badakiela aurrekontuez EAJrekin negoziatu behar duela, eta ez lehendakaritzarekin.

Jeltzaleek 2019ko Espainiako aurrekontuez izango duten jarrera, berriz, Madrilek errespetatu egin beharko du 2018ko aurrekontuetarako jeltzaleekin egindako akordioa.

Iglesiasek Urkullurekin biltzeko hartutako erabakiarekin bereziki kritiko agertu dira popularrak. Pedro Sanchezen gobernuaren ordezkari izatea leporatu dio Amaya Fernandez PPren Euskadiko idazkari nagusiak. Eta ohartarazi du PSOEk eta Podemosek adostutako aurrekontuak kaltegarriak liratekeela EAErako.

EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik, berriz, EAEko aurrekontuez hitz egiteko koalizioarekin bildu ez den bitartean, Iglesiasekin biltzeko prest egoteagatik kritikatu du Urkullu.

Arkauteko zuzendari ohiak zuhurtzia falta ikusten du Cabacas hil zuten eguneko ertzainen jokaeran

2018-10-22
Elena Moreno 2012an Arkaute ertzainen akademiako zuzendariak deklaratu du gaur, Cabacas auziaren epaiketaren laugarren egunean. Horretaz gain lekuko gehiago ere aritu dira epailearen aurrean eta Ertzaintzaren oldarraldia beharrezkoa ez zelaren ideia babestu dute gehienek.
Aurrekontuen negoziazioak gertutik jarraitzen dituzte pentsiodunek

2018-10-22
Bilboko udaletxean elkartu dira astelehenero bezala pentsiodunak eta Madrilen eta Gasteizen negoziatzen dauden aurrekontuei buruz aritu dira bereziki. Orain arte Podemos eta PSOEk adostutakoa ez da nahikoa haien aburuz eta mobilizatzen jarraituko dute.
 
bannerra

bannerra