Skip to main content

Gurean Gaur

EGUNEKOA: ekainaren 8ko albiste nagusiak

2018-06-08

Igandeko giza kateari eta larunbatean Eusko Ikaskuntzak gidatuta Eusko Legebiltzarreko Autogobernu lantaldearen dokumentuari ekarpenak egiteko saioei erreparatu diegu politika gaietan. Horrez gain, Osakidetzako oposizioen auziak eragindako zalaparta eta beste zenbait albiste ere jaso ditugu.

Aroa eta Paulo, lehen eta azken katebegiak

2018-06-08
Denari buruz nahi dute erabaki Paulo Muñoz eta Aroa Arrizubietak. Giza katean lehen eta azken herritarrak izatea egokitu zaie.
Aingeru Epaltza: “Euskara eta euskaldunen aurkako manifestazioa izan zen larunbatekoa”

2018-06-08

Aingeru Epaltza idazleak gaitzetsi egin du larunbatean Iruñean euskararen kontra izandako mobilizazioa herritar euskaldunen eskubideak ukatzeko manifestazioa izateagatik. Herritar guztiek manifestatzeko eskubidea defendatu du Epaltzak, baina euskara eta euskaldunen kontrako erakustaldia izan zela salatu du eta ez, aldiz, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikoaren aurkakoa, antolatzaileek azpimarratu zuten bezala.

 

Altsasuko Gurasoek ekainaren 16ko manifestazioan parte hartzeko dei egin dute

2018-06-08

Asteartean Altsasun izandako atxiloketak eta ondorengo espetxeratzeak salatu dituzte gaur eguerdian Nafarroako Parlamentuaren aurrealdean egindako elkarretaratzean. Guardia Zibilaren indar erakustaldia izan zela salatu dute. Hori dela eta, ekainaren 16an Iruñean izanen den manifestazioan parte hartzeko dei egin dute.

 

Argantzun ikastola, Lehen Hezkuntza eskaintzeko irrikitan

2018-06-08

Argantzun Trebiñuko konderrian dago eta horrek baliabide eskasia eragiten die. Euskaraz irakasten dutenez, Burgosko Diputazioak ez die laguntzarik ematen. Eusko Jaurlaritzak ere ez, haien eskumenetatik kanpo daudelako. 

Ikasturte honetan 0 eta 6 urte bitarteko 50 bat ikasle izan dituzte, baina Lehen Hezkuntzako zikloa zabaltzean kopurua bikoiztea espero du ikastolako zuzendaritzak. Araba Euskaraz festa baliatuko dute egoerari buelta emateko. Aldarrikapenen eguna ere izango da: euskara eta euskaltzaleen eskubideak errespeta daitezen nahi dute, eta, egunero eragiten dien Trebiñuko konderriaren afera konpontzearen aldeko aldarria ere plazartuko dute.

Egitarau oparoa antolatu dute dantza, antzerkia, bertsoak, kontzertuak, puzgarriak edota txarangak jarrita eta ondo pasatzeko aukera izango dela ziurtatu dute. Berrikuntza gisa, berriz, jakinarazi dute Gasteiztik eta Argantzun arteko tren bereziak egongo direla, 5 euroren truke joan-etorria egiteko. 10:00etan eta 11:15ean Gasteiztik Argantzunera joateko, eta 17:00etan eta 17:15ean, itzultzeko.

Igandeko giza katean 100.000 laguneko langa gainditu nahi du Gure Esku Dagok

2018-06-07

Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen 200 kilometro baino gehiagoko giza kateari buruzko azken xehetasunak eskaini ditu Gure Esku Dagok. Momentuz 84.000 lagunek eman dute izena eta espero dute eguna iristerako 100.000ko langa gainditzea. Erabakitzeko eskubidearen aldeko urratsak egiteko herritarren aukera indartu nahi dute.

Zehazki, 201,9 kilometrokoa izango da igandean osatuko den katea, eta 2019. urtera begira jarri da Gure Esku Dago. Euskal Herritarrek erabakitzeko 2019 arrazoi badituztela aldarrikatuko dute.

 
bannerra