Skip to main content

Gurean Gaur

Giza katea, muinean erabaki nahia duten mobilizazioen isla

2018-06-06

 Anjel Oiarbide bozeramaileak esan du igandekoa ez dela ohiko mobilizazioa izango, besteak beste, euskal herritar gehien bizi den eremuetara helduko delako. Horrez gain, azken hilabeteetan Euskal Herrian izandako mobilizazio handienei erreparatu die Oiarbidek, eta nabarmendu du guztien minean erabakitzeko nahia dagoela.

Hain justu, Gure Esku Dagoko Nafarroako kideek eta Altsasuko gazte auzipetuen gurasoek elkarrekin agerraldia egin dute Iruñeko Justizia Jauregiaren aurrean. Han iragarri dute Altsasuko gazteen aldekoa izango dela giza kateko 193. kilometroa.

EH Bilduko Eusko Legbiltzarreko ordezkariek ere bat egin dute igandeko giza katearekin, Jasone Agirrek, Maddalen Iriartek eta Miren Larrionek egindako agerraldian nabarmendu dute herritarrek giza katean parte hartzearen garrantzia.

EGUNEKOA: ekainaren 6ko albistea nagusiak

2018-06-06

Igandeko giza katera begirako deialdiak eta xehetasunak argitzen doaz egunez egun, eta horiei erreparatu diegu gaurko politika gaietan. Horrez gain, euskalgintzaren, fiskalitatearen edota haurren aurkako indarkeriaren ingurukoak ere bildu ditugu. Baita kultura arloko zitak ere. 

Giza katearen 193. km-a, Altsasuko gazteekiko elkartasuna adierazteko

2018-06-06

Atzo Altsasun izandako atxiloketak eta espetxeratzeak erabaki politiko baten ondorio direla salatu dute Nafarroako Gure Esku Dago eta Altsasuko Gurasoek elkarrekin egindako agerraldian. Dei egin dute ekainaren 16an Iruñean izanen den manifestazioan kaleak betetzera, bai eta igandean izanen den giza katean parte hartzera ere. 193. Km, hain zuzen, izanen da Altsasukoekiko elkartasun kilometroa.

 

Hizkuntza politikek ez dituztela euskararen hizkuntza eskubideak bermatzen salatu du Behatokiak

2018-06-06

Urraketa egoerarekin amaitzeko bidean euskal hiztunentzat gune babestuak eskatu ditu Behatokiak, aurkeztu berri duen txostenean. Salatu dute orain arteko hizkuntza politikek ez dituztela euskararen hizkuntza eskubideak bermatzen  eta urraketa kroniko bihur ez dadin botere publikoek injustiziak gainditzeko politikak egiteko beharra aldarrikatu dute. Nafarroako egoera kezkagarria nabarmendu dute bereziki, euskararen zonifikazioak herritarren desberdinkeria sortzen duela salatu dute eta hori gainditzeko Euskararen Lege berria beharra azpimarratu dute.

 

‘Jaien hatsa, oihaneko dantza’, aurtengo Herri Sanferminen leloa

2018-06-06

'Jaien hatsa, oihaneko dantza' izanen da aurtengo Herri Sanferminen leloa. Sanferminetako harreman ereduak elkartasunean eta interes komunetan oinarritu nahi dituzte  jai herrikoiak, antikapitalistak eta euskaldunak bultzatuz. Adin guztientzako eskaintza zabala eta anitza prestatu dute Errekoletak eta O Plazetan. Herri Txupinazoa Altsasuko herriak botako du, gazteekiko elkartasuna adieraziz.

 

Gorka Knörr: "Sanchezek Torrarekin hitz egin eta presoen egoera lasaitzeko instrukzioak emango ditu"

2018-06-06

Mariano Rajoy Espainiako Goebrnuko presidentetzatik zentsura mozio bidez kendu eta Pedro Sanchezek ordezkatu duenean, katalanak zain daude haiekiko zein jarrera izango ote duen Moncloako buru berriak. Testuinguru horretan, Gorka Knörr Eusko Alkartasunako legebiltzarkide ohia elkarrizketatu du Saioa Baleztenak.

 
bannerra