Skip to main content

Gurean Gaur

NBAren denboaldi berria; Warriors nagusi, LeBron Lakers-en eta urteroko "showtime"-a

2018-10-17
NBA-ren denboraldi berria hasi da. LeBron James-ek Los Angeles Lakers-era joan da eta Golden State Warriors-ek urteetako bostekorik onena bildu du. Zein izango da Warriors-ei irabazteko gai? Horra hor aurtengo galdera.
Eider Rodriguezek bi literaturako Euskadi sari jasoko ditu aurten

2018-10-17
Urte berean birritan saritua izan den lehen idazlea da, euskarazko literturan eta euskarazko haur eta gazte literaturan jasoko ditu sariak, Bihotz handiegia eta Santa Familia lanengatik, hurrenez hurren. Berarekin batera, Kepa Altonaga, euskarazko saiakeran eta Irene Aldasoro, Itzuplengintzan, sarituko dituela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak gaur. Gaztelerazko literaturako saria Karmelo Iribarreni emango diote, Mientras me alejo lanagatik.
Bilboko Zinema Ikusezinaren Nazioarteko jaialdiak 10 urte betetzen ditu aurten

2018-10-17
Bilboko ‘Film Sozialak’ Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren 10. Edizioa aurkeztu du KCD Erakundeak. Urriaren 18tik 25era ospatuko da Bizkaia eta Arabako 25 egoitzatan, nagusia Bilboko Azkuna Zentroa izanik. 50 herrialdetako errealitatea islatzen duten 84 film lehiatuko dira. Horietatik 40 emakumeek egindakoak dira eta 9 euskaraz.
ONEKA euskal emakumeen pentsionisten plataforma aurkeztu dute

2018-10-17
ONEKA euskal emakumeen pentsionisten plataforma aurkeztu dute gaur Donostian. Elkarte honen nahia herri honen emakume pentsionistak elkartzea da eta helburu nagusitzat emakume guztientzako pentsio duinak sortzea da.
Mugimendu antiespezistak manifestaziora deitu du Bilbon, azaroaren lehenarekin

2018-10-17
NOR Euskal Herria Antiespezista kolektiboak ikerketa lana argitaratu berri du gizakiak animaliekin dituen botere harremanak salatzeko helburuarekin. Zenbait hiltegitan infiltratu eta bertako irudiak jaso dituzte. Euskal Herriko talde antiespezistak batuta, manifestaziorako deialdia egin dute azaroaren lehenengoan, Bilbon, gizartea ezbaian jarri eta mugimendu antiespezistaren inguruko hausnarketa bultzatzeko.
Nafarroa Oinez 2018rako dena prest

2018-10-17
Dena prest dago jada aurtengo Nafarroa Oinez ospatzeko. Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolak antolatu du eta jaialdi inklusiboa egin nahi izan dute, behar bereziak dituzten pertsonendako ere bideratutakoa, alegia. 4 kilometro eta erdiko ibilbidea izanen da eta egitarau zabala prestatu dute adin guztietako lagunei zuzenduta; besteak beste, Zartako-k, Anita Parker eta Oihan Vega izanen dira.
 
bannerra

bannerra