Skip to main content

Gurean Gaur

Euskara eta Ikastolen alde, milaka lagun elkartu ziren Argantzunen

2018-06-18

"Irrikitan" lemapean, Arabako Ikastolek euren urteroko festa ospatu zuten Argantzunen. Hirugarren aldia zen eta aurtengoan ere milaka lagunek bat egin zuten Trebiñun euskara indartzearen aldarriarekin.

Mexikoren aurkako porrotak kritika gogorrak eragin ditu Alemanian

2018-06-18

Duela lau urteko txapeldunek, Suedia eta Hego Korea gainditu beharko dituzte final zortzirenetako txartela eskuratzeko. Brasilen titulua irabazi zutenetik, Lahm-ek, Mertesacker-ek, Schweinsteiger-ek, Podolskik eta Klosek taldea utzi dute. Horrekin batera, Joachim Löw hautatzaileak Leroy Sané gaztea deialditik kanpo utzi du. Horrekin batera, mexikarren aurkako norgehiagokan Gundogan edo Goretzka bezalako jokalariak ez zelairatu izana komentario ugari eragin ditu. Beñat Zarrabeitia lankidearen kronika Berlinetik.

Gurutze Gorria arduratuko da Donostiara iritsi diren migranteez

2018-06-18

Goiza geltokian pasatu dute eta ondoren Gurutze Gorria egin da haien kargu: janaria eman eta ostatua bideratuko dietela jakinarazi dute. Ondoren, banakako balorazioa egin eta baliabiderik egokienak eskuragai jarriko omen dizkiete.

Ba, hain justu, CEAR Euskadik datuak eman ditu eta esan du iaz ia 1.000 lagunek eskatu zutela asiloa EAEn.

Zehazki, 2017an 970 lagun inguruk eskatu zuten asiloa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 2016an zenbatutako kopuruaren bikoitza litzateke hori. CEAR Euskadik eman du datua, urteko txostena aurkeztearekin batera. Errefuxiatuei babes ematen dien erakundeak ohartarazi du baliabide guztiak erabiltzen ari direla errefuxiatuen krisiari erantzuteko: eta sistema kolapsatuta dagoela, eta baliabide gehiago behar dutela.

EGUNEKOA: ekainaren 18ko albiste nagusiak

2018-06-18

Donostiako autobus geltokira Malitik eta Gineatik iritsi diren migranteen auziari erreparatu diogu, besteak beste. Horrez gain, Altsasuko gazteen auzian justizia eskatzeko larunbatean Iruñean egindako manifestazioak ere eman du zeresana.

Asilo eskaerak gora, eta baliabide gehiagorik ez

2018-06-18
2017an 970 pertsona inguruk eskatu zuten asiloa Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. CEAR Euskadiren arabera, sistema kolapsatzera iritsi da, eta baliabide gehiago behar dute errefuxiatuen krisiari aurre egiteko.
Lander Martinezi elkarrizketa eta estatugintza feministaz Jule Goikoetxea eta Ainhoa Etxaiderekin

2018-06-14

Giza katea, Estatutu Berria edo Osakidetzako ustezko iruzurra izan ditugu hizpide, besteak beste, Elkarrekin Podemoseko Idazkari Nagusiarekin. Ainhoa Etxaide eta Jule Goikoetxea bildu ditugu, bestalde, estatugintza feministaz solastera.

 
bannerra