Skip to main content

Gurean Gaur

Iruñeko Udalaren egitaraua Sexu Aniztasunaren Nazioarteko Egunerako

2018-06-14
Sexu Aniztasunaren Nazioarteko Egunarekin, egitarau berezia antolatu du Iruñeko Udalak. Hitzaldiak, bertso saioak eta kontzertuak izanen dira Iruñeko hainbat tokitan. Horiekin batera, ekainaren 28an, harrotasunaren manifestazioan parte hartzeko deia egin du Laura Berro Berdintasun eta LGTBI zinegotziak.
Nafarroako eragileen babesa jaso du Altsasukoen aldeko manifestazioak

2018-06-14
Altsasuko auzian izandako krudelkeria judiziala salatu du Zuzenbidean Adituen Plataformak, atzo Nafarroako Parlamentuan izandako batzordean. Asteazkenez, berriz, Nafarroako eragile sozial, kultural, sindikal eta politikoek bat egin dute Altsasuko auziaren epaia gaitzesteko. Epaiketa osoan izandako proportzionaltasun falta salatu dute eta giza eskubideen eta elkarbizitzaren alde lan eginen dutela adierazi dute, Altsasuko auzian justizia lortzearren.
Altsasuko gazteei etsaiaren zigor zuzenbidea ezarri dietela salatu dute abokatuek

2018-06-12

Iñaki Lasagabaster eta Sonia Ontoro abokatuek salatu dute Altsasuko gazteei "etsaiaren zigor zuzenbidea" ezarri zaiela. Nafarroako Parlamentuan egin dute agerraldia, zuzenbide arloko profesionalen plataformaren izenean. Justiziak eskubideen errespetua eta bizikidetza bermatu behar dituen arren, kasu honetan ez dela hala egin esan dute.

Ernai gazte erakundeko kideak, berriz, Espainiako Gobernu ordezkaritzara kateatu dira, Iruñean, Altsasukoen alde. Ostegun eta ostiraleko mobilizazioetan eta Iruñeko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute, besteak beste. Altsasuko gazteen auziko ebazpena salatu dute, eta Espainiako Poliziak zortzi gazte identifikatu eta atxilotu ditu.

Obra klasikoen irakurketa garaikidea egingo dute Erriberrin

2018-06-12

Berriro ere, arte-egoitza eta ikerketa-laborategi batean parte hartzeko aukera eskainiko dio Erriberriko Antzerki Jaialdiak Nafarroako konpainia profesional bati, muntaketa berri bat abian jar dezan. Horrez gain, interpretazioari buruzko bi tailer ere izango dituzte eskura aktoreek, José Tomék eta Alfonso Zurrok gidatuko dituztenak.

Bestetik, Nafarroako Antzerki Eskolak ikasturte amaierako proiektua aurkeztuko du Tafalla Kulturgunean. Jaialdiak bi kale-lanetan parte hartzeko gonbita ere egin die herritarrei: Erriberriko landa inauteria barne hartuko duen Negua ikuskizunean, eta Vecindarios izenekoan.

Erriberriko Antzerki Jaialdiak hainbat helburu ditu. Antzerki klasikoa inspirazio-iturri izaten jarraitzeaz gain, aldi eta joera eszeniko guztietara ireki nahi du eta nazioarteko erreferentzia-jaialdi bilakatu, nortasun propiokoa, Europako zein Latinoamerikako egile eta taldeei bere espazioa eskainita.

Espainiako Delegaziora kateatu dira Ernaiko gazteak Altsasukoen askatasuna eskatzeko

2018-06-12

Altsasukoen auziaren ebazpena salatzeko Espainiako Gobernuaren Delegazioaren aurrean ekimena gauzatu du Ernai Gazte Erakundeak gaur eguerdian Iruñean. Polizia Nazionalak egindako identifikazioekin batera, 8 gazte atxilotu dituzte. Ostegunean eta ostiralean burutuko dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute, bai eta larunbatean Iruñean Altsasuko Gurasoek deitutako manifestazio nagusian ere.

 

Urkulluk Darpon kargugabetzea nahi du ELAk

2018-06-12

Pello Igeregi ELAko negoziazio kolektiboko arduradunak salatu du eurek aspaldi ohartarazi zutela sailburua, esan zioten Osakidetzako zerbitzuburuek lobby bat osatu dutela, baina Darponek beste aldera begiratu omen zuen. Horregatik iruditzen zaio ELA sindikatuari Osasun sailak nahi dutena egiten uzten diela Osakidetzakoei. Igeregiren esanetan, Iñaki Azkuna zena Osasun sailburu zen garaietatik salatu du ELAk zerbitzuburuen ustelkeria.

Horrez gainera, Osakidetzako lan baldintzak ere salatu dituzte. Esther Saavedra sindikatuko Osakidetzako arduradunak gogora ekarri ditu azken aldian agertu dituzten hainbat kexa: Gaixo egoteagatik langileak zigortzen direla easn du. Gizon eta emakumeen arteko soldata arrakala %25ekoa dela. Eta lan kargak etengabe handitzen diren bitartean, zerbitzuak pribatizatzen dituztela. Horri buelta emateko eskatu dio ELAk Osakidetzari. Murrizketen aurreko egoerara itzuli behar dela uste du sindikatuak. Hain justu, euren aldarrikapenak babesten dituzten 4.000 sinadura batu dituzte eta Osakidetzari eman dizkiote.

 
bannerra