Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Indarkeria polizialaren biktimen inguruko txostena aurkeztu dute Baluarten

2019-01-10
Atzo Iruñeko Baluarte Jauregian, polizia bortizkeriaren biktimen erreparaziorako lan saioa burutu zen eta Gobernuak Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera burututako txostena aurkeztu zen.
Iruñeko aurrekontuak ez onartzea erabaki du Aranzadik

2019-01-11
Iruñeko Udaletxeko 2019ko aurrekontuak bertan behera gelditu dira, Aranzadik abstentzioa eman ostean. Egoeraren aurrean kezkatuta agertu da Iruñeko Alkatea, Joseba Asiron, eta gogor kritikatu du Aranzadiren jarrera. Aldi berean Udal Gobernuak proiektuak ahalik eta era duinenean betetzen saiatuko dela azpimarratu du.
Athletic Clubek Ibai Gomez aurkeztu du

2019-01-11
Ibai Gomez santutxuarra aurkeztu du gaur goizean Athletic Clubek San Mamesen. Hegaleko jokalaria Alaves utzi eta bere etxea izan zenera itzuli da 2022 urtera arte eta etete-klausularik gabeko kontratua sinatuta.
Huerta de Peraltako langileekiko elkartasun eguna ospatu da Iruñean

2019-01-11
Huerta de Peraltako grebalariekiko elkartasun eguna ospatu da gaur Iruñean. Ekimenak izandako atximenduen artean Andaluziako Langileen Sindikatuarena, SAT, egon da. Gaurko jardunaldia langile borrokarako aldarrikapena zabaltzeko balio izan du. Langileek adierazi dute, enpresak konponbidea eskaini ezean ez dutela greba utziko.
Zeanurin aurkitutako bost milizianoen gorpuzkiak beren familiei emateko memoria ekitaldia egin da Bilbon

2019-01-11
Iñigo Urkullu izan da entrega ekitaldiaren buru. Bost milizianoen gorpuzkiak lurpetik atera ziren Altun mendian (Zeanurin) 2017ko azaroan. Pedro San Millan Beitiaren gorpuzkiak bilatzen ari zirela. Lepoko zenbakidun plakari esker identifikatu zen. Lanak hasita, gerra lubakia izan zen hartan beste lau gorpu aurkitu ziren, beste identifikazio plaka birekin eta egunerokotasunean erabiltzen zituzten beste tresna batzuekin batera.
Gure ahotsak kontzertuaren presentazioa egin dute Victoria Eugenian

2019-01-11
Gure Ahotsak kontzertua ikusteko aukera izango da martxoaren 7an Victoria Eugenia antzokian gaueko 20:00tan. Sara Mansilla, Olatz Salvador, Izaro Andres eta Elena Setien musikariak izango dira kontzertuko protagonistak. Gaur aurkeztu dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira propio antolatu duten kontzertua. Ekitaldiak keinu zuzena egiten dio martxoak 8ari, mugarri izan zirelako iazko mobilizazioak eta horri jarraipena eman nahi izan dio Donostiako Udalak. Lehen aldiz egingo da aurten Gure ahotsak, emakume musikariak ikusgarri egiteko helburua duen kontzertu hau. Egun berezi zein garrantzitsua izango dela adierazi dute parte hartuko duten protagonistek.
 
bannerra

bannerra