Skip to main content

Gurean Gaur

Altsasukoak gogoan, Nafarroaren Egunean

2018-04-30

Nafarroaren Eguna ospatu dute asteburuan Baigorrin, Basaizea elkartearen 40. urtemugan. Altsasuko gazte auzipetuen senideak izan dira aurtengo Nafarroa Garaiko gonbidatuak. Hitzartzean, haiek eta bakea eraikitzeko garaian "falta direnak" izan dituzte gogoan, besteak beste.

Gernikako arbola eta Hiroshimakoa senidetuta

2018-04-30

Hiroshimako bonbardaketatik bizirik atera zen Ginkgo Biloba zuhaitz baten kimua landatu dute asteburuan Gernikan, bonbardaketaren 81. urtemugaren harira egindako ekitaldi batean. Kazumi Matsui Hiroshimako alkatea, Jose Mari Gorroño Gernikako alkatea eta Unai Rementeria Bizkaiko Diputatu Nagusia ekitaldian izan dira, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullurekin batera. Mayors for Peace elkarteko ordezkariak ere izan dira bertan.

Gernikako bonbardaketa eta Hiroshimako sarraski nuklearra salatu ditu Urkulluk ekitaldian, eta "gerraren kontrako eta mundu guztiko bakearen aldeko mezu erradikala" zabaldu behar dela esan du. Hala, Gernikako arbola eta Hiroshimakoa senidetzearen garrantzia nabarmendu du. 

Matsui Hiroshimako alkateak, bere aldetik, desiratu du landatutako zuhaitzak Euskal Herrian sustraiak bota ditzala eta bakearen sinbolo bilaka dadila.

Emakumeen hitza epaituko duenik ez dagoela berretsi dute

2018-04-30
"Ez da abusua, bortxaketa izan da". Hori izan da larunbatean Iruñean bildutako 35.000 manifestariek gehien errepikatutako leloa. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiarientzako mezua izan da, 2016ko sanferminetako talde bortxaketaren auziko sententzia idatzi zuten epaileei eginiko interpelazio zuzena; baina hori baino gehiago ere izan da: zigor kodea, justizia sistema eta, are, gizarte patriarkal osoa jarri dute jomugan.
PLAZAOLA NATUR BIDEKO MARATOIA

2018-04-27

Maiatzaren 6an igandearekin, Natur Bideen Eguna ospatuko Lekunberrin. Irailaren 16an, III. Plazaola Natur Bideko Maratoia izanen da Lekunberritik hasita Andoaineraino. Izen-ematea dagoeneko irekita dago.

 

EGUNEKOA: Apirilaren 27ko albiste nagusiak

2018-04-27

2016ko sanferminetako taldeko bortxaketaren epaiak zeresana ematen segitzen du, larunbaterako, esaterako, manifestazio nazionalera deitu dute Iruñean. Horrez gain, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren bezperan, hainbat salaketa eta eskaera jarri dituzte mahai gainean sindikatuek. Gai politikoetan, 'Kalera kalera'-ko bozeramailea Oihana Garmendiaren eta Vilatorradako ERCko zinegotzi Jordi Pesarrodonaren hitzei jarri diegu arreta.

Epaiak emakumeen bizitza "arriskuan" jartzen duelako, manifestazio nazionala, Iruñean

2018-04-27

Larunbaterako, manifestazio nazionala deitu du mugimendu feministak, Iruñean. 12:30ean hasiko da Justizia Jauregiaren paretik eta 2016ko sanferminetkao taldeko bortxaketaren epaia salatuko dute. Gaur ere, ehunka lagunek bat egin dute Nafarroako auzitegiaren aurrean.

Sententzia publiko egin zen une beretik, mugimendu feministak kaleak bete ditu bost akusatuak sexu eraso delitutik absolbitu eta sexu abusuengatik zigortu izana salatzeko. Ebazpenak, gainera, emakumeon bizitza arriskuan jartzen duela salatu dute.

Nafarroako Gobernuak, bere aldetik, argi utzi du sententziari errekurtsoa jarriko diola, atzo aurreratutakoa berretsita.

 
bannerra