Skip to main content

Gurean Gaur

Samara Velte: "Justiziak zentzu demokratikoaren kontra egiten duenean, behar bada, justizia bera da aldatu behar dena"

2017-03-15

Berriako kazetariak  Artur Mas, Joana Ortega eta Irene Rigauren kontrako ebazpena analizatu du.

Aimar Etxeberria: "Theresa May Erreferenduma atzeratzen saiatuko da, Brexit-a negoziatu arte"

2017-03-15

Garako kazetaria Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak bigarren erreferenduma egiteko prozedura iragarri izana analizatu du.

GUREAN GAUR 2017/03/14

2017-03-15

Fiskaltzak ez du inolako zigorrik eskatu akusatuentzat eta ondorioz, Barrenetxeak testigu gisa deklaratuko du. Bestalde, presoen egoera «kronifikatu» ez dadin urratsak emateko beharra helarazi dio Sarek Urkulluri. EAEko aurrekontuei dagokionez, Lakuako gobernuak PP-rekin akordioa egin du. Hortaz gain, AEK-k eta Hamaika Telebistak Korrika-ren hogeigarren edizioan ere elkarlanean aritzeko.

Sara Majarenas eta Izar Madrilgo harrera-etxe batean egongo dira

2017-03-03

Castro epaileak preso donostiarrari bigarren gradua eman ostean, ama-alabak elkarrekin jarraitzeko aukera izango dute. Milaka pertsonek manifestazioa egin zuten Donostiako kaleetan Sara Majarenas eta haren alaba Izar elkarrekin eta libre egoteko aldarriarekin bat eginez. Bestalde, memoria eta justizia ardatz hartuta, Gasteizen martxoaren 3ko biktimen testigantzak jaso ditugu. Ipar Irlandako hauteskundeak eta igandean Zornotzan lehiatuko den Emakumeen Master Cup-eko finala izan ditugu hizpide.
 

Foro Sozialaren eskaerak, parte hartzea Iruñean eta Argari buruzko dokumentala

2017-02-23

Foro Sozial Iraunkorraren eskaerak, Iruñeko Udalak herritarren parte hartzea sustatzeko bideak eta Arga ibaiaren inguruko dokumentala izan dira nagusi aste honetako Nafarkarian.

Patricia Perales: “Mila proiektu daude hirian eta hauek hiritarrekin egin behar dira”

2017-02-23
Iruñean, aldaketaren udalak bigarren urtea egitear, Patricia Perales, Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzia izan dugu elkarrizketatua. Azken hilabetetan, Iruñerako martxan diren hainbat proiektu eman dira ezagutzera, turismoari begirako prozesu parte hartzailea edota Geltoki proiektua kasu.
 
bannerra