Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Jaizkibel konpainia: "Laister amaituko da Alardearen gatazka"

2019-10-10
Alarde tradizionaleko hainbat gaztek egin duten adierazpenak aztetu ditugu Izaskun Larruskain, Jaizkibel konpainiako kidearekin.
Itsaso Pagoaga: "Oraindik asko dago egiteko, jostailuak etikoak izan daitezen"

2019-10-10
Olgeta enpresako Itsaso Pagoagarekin, jostailuek transmititzen dituzten balioez aritu gara sakonean.
Garikoitz Goikoetxea: "Euskararen batasuna izan da Euskaltzaindiaren mugarri nagusia 100 urte hauetan"

2019-10-10
Mendea bete du Euskaltzaindiak. Hamarkada hauetan euskara batua izan du zeregin nagusia: batasunaren oinarriak ezartzea eta sendotzea. Garikoitz Goikoetxea, Berriako kazetariarekin aztertu dugu mendeurrena.
Justizia ezaren aurrean Altsasuko gazteen gurasoek ez dute amorerik emango

2019-10-10
Justizia ezaren aurrean Altsasuko gazteen gurasoek ez dute ‘amorerik emango’. Atzokoan estatuko Auzitegi Gorenaren epaia ezagutu eta 24 ordu geroago, elkarretaratzea deitu dute Altsasu Gurasoak eta Altsasukoak Aske plataformek urriaren 26rako Iruñean.
LAB sindikatuko eta hainbat eragiletako kideek autoinkulpazio idatzia erregistratu dute Iruñeko auzitegian

2019-10-10
LAB sindikatuko eta hainbat eragiletako kideek autoinkulpazio idatzia erregistratu dute Iruñeko auzitegian gaur hastekoa zen Imanol Salinas eta Jose Javier Oses sindikatuko kideen aurkako epaiketari erantzuna emateko. Auziperatutakoek, euren burua epaiketan ez aurkeztea erabaki dute.
June Fernandez: “Euskarazko hedabideetan onarpen gehiago dago feminismotik komunikatzeko”

2019-10-10
Kazetaritza feministari buruzko lehen jardunaldiak burutu dira urriaren 9 eta 10ean. Mahai-inguru ezberdinek eta tailerrek osatu dute egitaraua eta asko izan dira jardunaldiek emandako fruituak. June Fernandezekin izan gara jardunaldien inguruko balorazioa jasotzeko.
 
bannerra

bannerra