Skip to main content

Gurean Gaur

ASTEKO KRONIKA: azaroaren 24ko asteko bilduma

2017-11-24

Indarkeria matxistaren aurkako adierazpen, mezu eta mobilizazioek markatu dute aste hau. Izan ere, gertu dago azaroaren 25a, emakumeonganako indarkeriaren aurkako eguna. Horrez gain, Iruñean abian izan da iazko Sanferminetako taldeko bortxaketaren epaiketa, eta horrek ere eragin du gaia hedabideetan egotea.

Asteko albiste bilduman, beste zenbait gairi ere erreparatu diegu: Nafarroako hezkuntza arloko Lan Eskaintza Publikoari edota euskal kazetaritza sarien banaketari.

Medikuen ohartarazpena: Ibon Iparragirre "bihar" edo "datorren astean" hil daiteke

2017-11-23

Ibon Iparragirre euskal preso politikoaren egoera "mugara" heldu dela salatu dute Sarek eta Etxerat-ek Bilbon, Espainiako gobernu ordezkaritzaren aurrean egin duten elkarretaratzean. Bertan, Angelita Burgoa Iparragirreren amak jakinarazi du euskal presoa artatzera joandako mediku guztiak bat datozela "bihar edo datorren astean" hil daitekeela, eta "berehalakoan" utzi behar dutela aske. Burgoak, gainera, salatu du Jose Luis Castro epailearekin hitz egin dutela, baina hark ez diela "kasurik egiten".

Iker Rokandio: "Zalantzarik gabe, ni espetxera noa, eta gero gerokoak"

2017-11-23

Martuteneko espetxean sartu dute aste honetan Amaia Agirregabiria Pasaiako alkate ohia. Bi urte eta erdiko zigorra ezarri zion Gipuzkoako Auzitegiak. Herritar baten eta udaltzain batzuen arteko liskarrean esku hartu zuen Pasaiako alkate ohiak 2013 urtean. Emakume haren kontrako ekimen judizialik ez hasteko eskatu zuen alkateak, haren egoera personal eta familiarra kontuan hartuz kaltea handiago izango zelakoan, eta lau urte geroago, udaltzain berberek salatu zuten alkate ohia. Iker Rokandiori ere zigor bera ezarri zioten, eta hark Zaballako espetxean sartu beharko du laster. Gurean izan genuen atzoko Gurean Gaur plusen.

Biktimaren sinesgarritasuna zalantzan jarri dute talde bortxaketaren epaiketan

2017-11-23

Gertu dago azaroaren 25a, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna. Eta halako datetan ohiko den uholdea hasi da berriro: gaiari buruzko adierazpenena. Instituziotatik eta bestelako erakundeetatik, ugari ari dira halakoak zabaltzen. Iazko san ferminetako taldeko bortxaketaren epaiketak eragin du, besteak beste, indarkeria matxistaren gaia hedabideetan egotea. Hamaika Telebistan, Gurean Gaur plus saioan landu dugu gaia, Jone Goirizelaia EH BIlduko legebiltzarkide eta abokatuarekin, eta haren iritziz, biktimaren sinesgarritasunari kalte handia egin zaio.

Gai horri eta egunak utzitako beste zenbait albisteri erreparatu diegu gaurko lerroburuetan.

Euskal bake prozesuari babesa adierazi dio Parisko Udal Kontseiluak aho batez

2017-11-22

Euskal Herriko bake prozesuari Frantzian erakutsitako babesa dugu gaurkoan hizpide. Izan ere, Parisko Udal kontseiluak babesa agertu dio prozesu horri. Zehazki, abenduaren 9ko bakegileen manifestazioaren aldeko mozio bat bozkatu dute goizeko osoko bilkuran.

Talde ekologistako Jerome Gleizes eta Komunistak-Ezkerreko Frontea taldeko Nicolas Bonnet eta Raphaele Primet hautetsiek aurkeztu dute abenduaren 9rako manifestazioari eta bake prozesuari sostengua adierazteko mozioa. Gleizesen hitzartzearen ondoren egin dute bozketa eta aho batez onartua izan da.

Aieteko adierazpenari erreferentzia egiten dio onartu duten testuak, apirilaren 8an ETAren desarmatzea gertatu zela gogora ekarri dute, eta akordarazi dute abenduaren 9an Parisen egingo den manifestaziorako bidean "martxa handia" abiatu dela espetxez espetxe. "Biktimak, familiak eta gatazka honek hunki dituen senide guziak" ere gogoan izan dituzte.

Parisko Udal Kontseiluak aho batez babestu du euskal bake prozesua

2017-11-22

Euskal Herriko bake prozesuari Frantzian erakutsitako babesa dugu gaurkoan hizpide. Izan ere, Parisko Udal kontseiluak babesa agertu dio prozesu hori. Zehazki abenduaren 9ko bakegileen manifestazioaren aldeko mozio bat bozkatu dute goizeko osoko bilkuran. Talde ekologistako Jérôme Gleizesen hitzartzearen ondoren egin dute bozkaketa, eta aho batez babestu dute hautetsiek bake prozesua.

Gai horri eta beste zenbaiti erreparatu diegu gaurko albistegiko titularretan.

 
bannerra

bannerra