Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Biharko Huerta de Peraltako grebalariekiko elkartasun egunak 40 atxikimendu batu ditu

2019-01-10
Huerta de Peraltako grebalariek biharko deitu dute elkartasun jaialdia Iruñean. Jada gizarte arloko 40 kolektibo eta elkarte inguruk bat egin dute deialdiarekin. Gaur Iruñean atxikimenduak aurkeztu dituzte eta Nafarroako Gobernu eta Parlamentuari negoziazioa sustatzeko eskatu diete.
KBus-eko langileek elkarretaratzea egin dute gainerako garraio-zerbitzuen lan baldintza berdinak eskatzeko

2019-01-10
Barakaldoko Kbus zerbitzuko langileak lan uztea eta elkarretaratzea egin dute Herriko Plazan. 2011n zerbitzua sortu zenetik lan baldintzak izoztuta dituztela salatu dute eta gainerako garraio-zerbitzuen pareko baldintzak eskatu dituzte, besteak beste, lanaldiari dagokionez, Bilbobus eta Bizkaibuseko langileak baino 150 ordu gehiago gidatzen baitute urtean. Horrekin batera, lan-poltsa baten eraketa eta behin-behineko kontratazioarekin bukatzea dira euren eskaerak eta lanuzteekin jarraituko dutela iragarri dute.
GuraSOS taldeko Jose Mari Izetarekin plan berriari buruz hizketan

2019-01-10
GuraSOS elkarteak diru bilketa bat jarri zuen martxan Hitzartu izena zuena. Dirua ingeniaritzan aditua den batek Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Alternatiboa idazteko izango da. Guztira 80.000 euro lortu behar dituzte, oraingoz 50.903,55 euro inguru doaz. Horrez gain babes kutxak daude saltzen. Bestalde beraien plana Foru Aldundiaren eskuetan dago, bitartean aldundiaren planaren zain daude biak mahai gainean jartzeko eta bien artean osasunarentzako egokiena izango den adostasun batera iristeko asmoz. Hemendik gutxira deituko diote gizarteari ekintza berri bat egiteko.
Iruña Veleiako hegoaldeko harresia zaharberritu dute

2019-01-10
Iruña Veleiako oppidumeko harresiaren hegoaldeko atea sendotu eta hari balioa emateko proiektua gauzatu du azken hilabeteetan arkeologo talde batek. Aztarnategiaren eremurik agerikoena da. Ildo horretan, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia eta Bingen Zupiria Lakuako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua aztarnategian izan dira lana egin duten arkeologoekin batera. Iruña Veleiako monumentu multzoa Arabako gune arkeologikorik zabalenetako bat da.
Vigoko garaipenak, hauspo berria eman dio Athletic-en ingurune osoari

2019-01-09
Urtero legez, Athletic-eko zuzendaritzako kide zein teknikariek kazetarien aurkako partida jokatu dute Lezaman. Giroan, Balaidosen lortutako garaipen lasaigarria. Taldearen egoeraren inguruan, Koikili Lertxundi eta Haritz Gallastegirekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Jonathan Martinez: "Familiak salaketa jarri arren, garai ilunak datoz eta inpunitatea ezagutzen dugu"

2019-01-09
Amurrion, ehunka lagunek manifestazioa egin zuten Ezker Abertzaleko militantez osatutako familia baten etxearen aurkako tiroketa salatzeko. Jonathan Martinez Naiz-eko kolaboratzailearen ustez, salaketa judiziala egin arren "garai ilunak datoz eta Euskal Herrian zigorgabetasuna zer den ezagutzen dugu". Horrekin batera, hedabide handien jarrera kritikatu du.
 
bannerra

bannerra