Skip to main content

epaiketa

Gazteen epaiak inkomunikazioa zalantzan jarri duela diote abokatuek

2014-06-13

Absolbitutako 40 gazteen abokatuek balorazioa egin dute. Bi puntu azpimarratu dituzte. Batetik, "Dena ETA da" teoria alde batera utzi duela epaiak eta bestetik, inkomunikazioaren praktika zalantzan jarri duela. Hori horrela, aurrerantzean egitekoak diren epaiketetan era berean jokatuko dutelako itxaropena erakutsi dute.

Gazte auzipetuen hitza "Gu berriarena" bilakatu dute berrogei pertsona ezagunek

2014-01-31

Kultura, kirol zein politika arloko berrogei pertsona esanguratsuk "Gehiengo berriaren adierazpena. Gu berriarena" izeneko manifestua sinatu dute. Hain zuzen, gaur zuten urritik Madrilen epaituak izaten ari diren 40 gazteek hitza hartzeko azken eguna eta alegato hori euskal gizartearena bilakatu nahi izan dute adierazpen honekin. Iragana gainditu eta etorkizunerako zubiak, ilusio zubiak, justizia zubiak eraiki behar direla esan dute. Epaiketa garai eta lekuz kanpo dagoela baina era berean, honen emaitza bakerako urrats izan daitekela gaineratu dute.

Erakusketa batetik kasko militar bat eraman zuen ekintzailearen kontrako epaiketa hasi da

2014-01-21

Gaur Ignacio Sanz antimilitarista epaitu dute. Ejertzitoa salatzeko buruturiko ekintza ez biolentoan parte hartzeagatik, 3 urteko kartzela zigorra eskatzen dute bere kontra.

Aurkikuntzak egin zirenetik ia 14 urtera hasi da epaiketa.

2020-02-03
2006an topatu ziren Iruña-Veleian idazki eta marrazkiak zituzten 270 ostraka. 2020an hasi da epaiketa.
Puigdemont atxilotzeko prest zegoela adierazi du Traperok

2020-01-22
Carles Puigdemont atxilotzeko bere burua aurkeztu zuela ziurtatu du gaur Josep Lluis Trapero, Mossoen buru ohiak, bere aurkako epaiketaren hirugarren auzi saioan. Defentsaren galderei erantzun die gaur, eta berriz ere argi geratu da mugimendu independentistarengandik urrun kokatu nahi duela bere burua.
Trapero: "Ez nekien Kataluniako gobernuaren plan estrategikoa zein zen"

2020-01-21
Mossoen arduradunen eta barne kontseilariko akusatuen aurkako epaiketaren bigarren saioa izan da gaur Espainiako Entzutegi nazionalean. Bertan, Josep Lluis Traperori itaunketa egin dio fiskaltzak. Mossoen buru ohiak azaldu duenez, ez zekien Kataluniako gobernuaren plan estrategikoa zein zen. Hala ere, Traperok onartu du Joaquin Forneri azaldu zizkiola kontsultaren aurkako Fiskaltzaren mugimenduak zeintzuk izango ziren. Hori bai, inolako fede gaiztorik gabe.