Skip to main content

Atik Zra

Atik Zra | Kirol federazioan ofizialtasuna

2014-05-08

Estaturik gabeko 49 nazio daude munduan, era ofizialean normal nazioarteko lehiaketatan parte hartzen duten selekzio bat edo bat baino gehiago dituztenak. Orduan galdera da, Euskal Herriak zergatik ez? Galdera horren bueltan ibili gara jendarte gaien inguruko solasaldian. Gonbidatuak: Egoitz Askasibar (Esait) eta Ekain Rojo (kazetaria). Bestelako iritziak ere bildu ditugu.

Atik Zra | Hondakinen kudeaketa

2014-04-10

Azken urteotan, hondakinen afera indarrean jarri da. Bilketak eta tratamenduak makina bat ezadostasun eragin ditu jendartean, eta baita politikarien artean ere. Kudeaketa da oinarria, eta hori aztertzen saiatu gara. Solaskideak: Ainhoa Arrozpide (Gipuzkoa Zero Zabor) eta Ibai Muñiz (Ondarroa Zero Zamar), Fernando Mijangos (EHUko irakasle eta Kimikan doktorea) eta Miren Larrion (ingeniari kimikoa).

Atik Zra | Euskarazko komunikabideak

2014-04-03

Azken hamarkadetan, euskarazko hedabideek egindako ibilbidea aztertzearekin batera, egungo egoera zein den ezagutzeko saiakera egin dugu. Krisi ekonomikoak eta komunikazioaren alorrean izaten ari diren aldaketek gogor astintu dituzte euskarazko komunikabideak. Horiek horrela, hausnartzeko tartea izan dugu. Solaskideak: Urko Aristi (Tokikomeko presidentea), Josu Amezaga (EHUko irakaslea), Pello Urzelai (Berria egunkariko IKT arduraduna) eta Jose Inazio Basterretxea (EHUko irakaslea).

Atik Zra | Immigrazioaren aurrean dugun jarrera

2014-03-27

Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako eguna ospatu berri denean, gaiari heldu nahi izan diogu. Immigrazioaren Euskal behatokiak aurkeztutako 2013 barometroen datuak aztertu ditugu. Datu horien arabera, immigrazioaren aurrean jarrera ona dugu euskal herritarrok. Bestalde, Ceuta, Gibraltar itsasarteko eta Lampedusako tragediak izan ditugu gogoan eta migrazio politikak izan ditugu hizpide. Solaskideak: Xabier Aierdi soziologoa, Gorka Moreno Behatokiko ordezkaria eta Txus Elortza Sos Arrazakeria elkarteko kidea.

 

Atik Zra | Gazte ekintzaileak eta enplegua

2014-03-20

Auto-enpleguan jarri dugu gure begirada. Krisia luze doa eta irtenbidea ere ez da erraza. Langabe kopurua nabarmen doa gora. Pasa den urtarrilean, 408 enpresa sortu ziren Hego Euskal Herrian, eta 269 itxi ziren. Argi pixka baten bila, gazte ekintzaileak gonbidatuko ditugu programara. Zehazki, proiektu berrien eta auto-enpleguaren bidean jarri diren gazteak. Langabezitik ateratzeko irtenbidea izan daiteke? Horri buruz aritu gara ondoko solaskideekin: Vinca Sanz (Elkarconsulting enpresa), Amaia (Euskal Valley elkartea), Gorka Maiztegi (Enpresa Junior erakundea) eta Itxaso Ruiz (BFAko Enpresak Sortuz eta Garatuz ekimena).

 

Atik Zra | Energia nuklearra ezbaian

2014-03-13

Energia nuklearraren gaia landu dugu. Hiru urte bete dira Fukushimako istriputik. Historiako istripu energetiko larrienetakoa da, eta oraindik ere ez ditugu ondorio guztiak ezagutzen. Ordea, gurean ere badugu gai honen inguruan hitz egiteko foko bat, arazo bat: Garoñako zentral nuklearra. 2012ko abendutik geldirik dago baina Espainiako Gobernuak duela gutxi onartutako dekretu batek aukera emango dio berriz ere martxan jartzeko. Horri buruz aritu gara ondoko solaskideekin: Jon Llona (Greenpeace GKE-ko kidea), Aitor Urresti (Ingeniaria eta Equoko kidea) eta Iñigo Leza (Araba Garoñarik Gabe plataformako ordezkaria).

 
bannerra

bannerra