Skip to main content

Atik Zra

Atik Zra | Ukrainako aferari begira

2014-02-27

Ukrainan gertatzen ari dena ulertzen saiatu gara. Herrialdeak bizi deun egoera ez da batere egonkorra. Viktor Janukovitx presidentea kargugabetu ondoren, tentsioak ez dira baretu. Egoera ezagutu eta aztertzeko hainbat nazioarteko aditurekin hitz egiteko aukera izan dugu. Solaskideak: Mikel Aramendi (Nazioarteko Politikan aditua), Iñigo Bullain (EHUko irakaslea) eta Koldo Kortazar (Historialaria) eta Asier Blas (politologoa) Skype bidez.

Atik Zra | Azken denboralea aztertu dugu

2014-02-20

D hizkia hautatu dugu, denboraleari erreferentzia eginez. Negua hasi zenetik hamaika alerta izan ditugu Euskal Herrian. Haize bolada bortitzek, eta batez ere, olatu ikaragarriek astindu dute gure kostaldea. Denboralearen kalteak ere nabariak izan dira. Bermeo, Donostia eta Urola Kostako zonaldean txikizioak eragin ditu itsasoak. Horri buruz hitz egin dugu mahai inguruan, Idurre Bideguren (Bermeoko alkatea), Joseba Egaña (Euskalmet-eko meteorologoa) eta Elisa Sainz Murieta (BC3ko ikerlaria).

Atik Zra | Intsumisioaren 25. urteurrena

2014-02-13

Espainiako Gobernuak 2001eko abenduaren 31n bertan behera utzi zuen derrigorrezko zerbitzu militarra egiteko agindua. Otsailaren 20an, intsumisioaren 25. urteurrena beteko da. Egun hartan lehendabiziko intsumisoak publikoki agertu ziren. Ondorengo hamarkadetan milaka euskal gaztek uko egin zioten soldaduska egiteari. Mugimenduaren iragana aztertu eta desobedientzia zibilaren orainaz aritu gara programan. Luis Miguel Garcia intsumisoaren testigantza jaso dugu. Mahai inguruan, berriz, ondoko solaskideak izan ditugu: Ander Eiguren (KEM-MOC), Javier Fernandez (Kakitzat), Zigor Olabarria (Eleak Mugimendua) eta Rafael Sainz de Rozas (zuzenbide irakaslea).

Atik Zra | LOMCE legea gurean

2014-02-06

Hezkuntzari heldu diogu. LOMCE legea onartuta hasi da bere ezarpenaren bidea, eta nahiz eta ezezkoak han eta hemen eman diren, PPren Espainiako Gobernuarekin gehiengo absolutuak aurrera atera du. Gure hezkuntzari begira, beste ikuspegi batetik landu dugu gaia. Horretarako, ikasle, irakasle eta gurasoen iritziak jaso ditugu. Solaskideka: Jose de la Torre (Lekeitioko ikastolako zuzendaria), Iker de Luz (Ikasle Abertzaleak), Leire Saenz (gurasoa) eta Josune Urkijo (gurasoa).

Atik Zra | Garai politiko berria gazte erakundeen ikuspegitik

2014-01-30

Azken bi urte hauetan, Euskal Herriko egoera politikoa nabarmen aldatu da. Denbora honetan eman diren urratsak eta egungo agertoki politikoa aztertzeko asmoz gazte erakunde ezberdinetako kideak izan ditugu, Atik Zra saioan. Zinez interesgarria suertatu da beraien ikuspegia mahai inguruan jasotzea. Solaskideak: Haritz Perez (Gazte Abertzaleak), Koldo Bilbao (Euzko Gaztedi - EGI), Irati Sienra (Ernai) eta Ayem Oskoz (Alternatiba).

Atik Zra | Menpeko finantza ekarpenak

2014-01-23

Eroski eta BBVAren ekarpenen auziari buruzko epaiketaz aritu gara mahai inguruan. Auzia bera ulertzen saiatuko gara. Aste honetan jakin dugu, fiskalak bankuaren kontra egin duela, gardentasun eza leporatuta. Halaber, 2004-2007 artean saldutako ekarpenen salmentagatik eskuratutako dirua erosleei itzultzeko eskatu die. Eroskik, aldiz, legearen arabera jardun zuela eta publizitate engainagarririk ez zuela egin uste du fiskalak, eta kooperatiba zigorrik gabe uzteko eskatu du. Solaskideak: Adrian Zelaia (ekonomialaria) eta Rikardo Gonzalez de Durana (Kaltetuak elkarteko kidea).

 
bannerra

bannerra