Skip to main content

eskolak

Hezkuntza sindikatuek salatu dute Nafarroako Gobernuak ez duela haiekin “hitz egin nahi”

2020-09-08
Hezkuntza departamentuari “utzikeria” leporatzeaz gain, Osasun Publikoaren Nafarroako Institutuak ere “bizkarra eman diela” kritikatu dute gaur, honen egoitzaren atarian egindako elkarretaratzean.
Datorren ikasturtean EHUko irakaskuntzaren %75a aurrez aurrekoa izango da

2020-07-10
Datorren ikasturtean unibertsitateko irakaskuntzaren %75a aurrez aurrekoa izan dadin nahi du EHUk. Horretarako, Gobernu Kontseiluak presentzialtasun egokituko eredu bat onartu du, datorren ikasturtea ahalik eta baldintza akademikorik eta sanitariorik onenetan garatzeko.
Eskola jantokietan egin ditzaketen murrizketak salatu dituzte langileek

2020-06-29
LAB sindikatuak deituta Nafarroako Hezkuntza departamentuaren aurrean elkarretaratzea egin dute jantokietako langileek, gobernuak aurkeztutako kontingentzia planak ikasleen elikadura arloan aurreikusten dituen murrizketak salatzeko.
Aurrez aurreko irakaskuntza eskatu du Steilas sindikatuak

2020-06-17
Ikastetxeak hiru hilabetez itxita egon ondoren eta udako oporraldiaren aurretik, online irakaskuntzaren bideragarritasuna ukatu du sindikatuak Iruñean.
Haurreskola publikoek ekainaren 22an zabalduko dituzte ateak

2020-06-08
Gaurtik baimenduta dago haurreskolak eta haurtzaindegiak irekitzea. Haurreskolak Partzuergoak, nahiz eta hasieran datorren ikasturtera arte itxita mantenduko zirela adierazi, azkenean ideiaz aldatu dute eta ekainean bertan lanera itzuliko direla argitu dute.
Ikasleak eskola "gutxitan" itzuli dira ikasgeletara, sindikatuen arabera

2020-05-25
Eskola «gutxitan» itzuli dira ikasgelara, hezkuntza sindikatuen arabera. Izan ere, ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, Hezkuntza Sailak gelak irekitzeko orduan izan duen "inprobisazioa" eta "elkarrizketarik eza" salatzeko. Sindikatuek adierazi dute "erne" egongo direla ikastetxeetara itzulera "osasun bermeekin" egingo dela ziurtatzeko, bai ikasleentzat, bai irakasle eta gainerako langileentzat.
 
bannerra

bannerra