Skip to main content

Euskalduna Jauregia

Bilboko EH Bilduk herritarrekin lan egingo duen udaltzain eredua aldarrikatu du

2019-10-11
Polizia ereduen inguruko jardunaldietan parte hartu dute EH Bildu Bilboko kideek. 175 urte bete ditu Bilboko udaltzaingoak eta polizia komunitarioarekin lotutako gaiak jorratu dituzte beste hiri batzuetako esperientziak ezagutuz. Pertsona guztien askatasun eta eskubide guztiak defendatuko dituen segurtasun eredua eraiki behar dela nabarmendu du EH Bildu Bilbok. Paradigma aldaketaz ohartarazi nahi izan dute ere: herriarentzat lan egin baino, herritarrekin batera lan egin behar duen polizia aldarrikatuz.
Zero Zabor Bizkaia plataformak lurraldeko hondakinen kudeaketa "eraginkorra" eskatu du ISWA kongresuaren aurrean

2019-10-07
Hondakinen kudeaketa integral eta jasangarrien joera berriak aztertzeko 1.200 pertsona batuko dira Nazioarteko ISWA kongresuan Bilboko Euskalduna Jauregian. Horren aurrean, Zero Zabor Bizkaia Plataforma osatzen duten 40 erakundeek lurraldeko zaborra kudeatzeko sistema eraginkorra eskatu dute. Esan dute, Europak dituen helburuetatik urruntzen dela eta ekonomia zirkularraren kontrakoa dela.
EFFk Tofoni bitartekariari egotzi dio Euskal Selekezioaren eta Argentinaren arteko partida bertan behera gelditzea

2019-09-23
Juan Mari Elustondo, Euskadiko Futbol Federakundeko presidenteak, Tofoniri, World Eleven erakundeko presidenteari egotzi dio lagunartekoa bertan behera uzteko errua. Hala ere, federakundean filtrazioak eduki dituztela onartu du. Izan ere, Argentinako bitartekariak, horregatik apurtu du sinatuta zeukan hitzarmena alde bateko erabakiarekin. Elustondok akzio legalak hartzeko aukerak daudela azaldu da, baina, Euskal Federakundea FIFAtik kanpo dagoenez, salaketa irabazteko aukera gutxi dituela adierazi du. Kontratua apurtu zenean jarri ziren kontaktuan Argentinako AFArekin, bana ezin izan dute arazoa konpondu. Hala ere, harremanetan daude oraindik, etorkizunean beste aukera bat egon daitekeen aztertzeko.
Ertzaintzak 371 foam-ezko bala jaurti zituen Vox-en ekitaldia defendatzeko egin zuen kargan

2019-09-13
Joan den apirilean Vox alderdi politikoak hauteskunde ekitaldia egin zuen Bilboko Euskalduna Jauregian. Horren aurkako protestetan jende andana bildu zen. Manifestarien protesten aurka Ertzaintzak kargatu egin zuen, neska bati masailezurra hautsiz bi aldetatik. Ospitaleratu egin zuten eta momentuan ebakuntza egin zioten. Zauritutako neskak adierazi zuen, balak jo aurretik agente bat ikusi zuela berari burura apuntatzen. Honen aurrean, Estefanía Beltrán de Heredia, Eusko Jaurlaritzako segurtasun-sailburuak nabarmendu zuen zuen, Ertzaintzak beharrezkoak ziren materialak erabili zituela egoera normaltasunera ekartzeko. Gaineratu zuen, foam-ezko bala hauek lesio gutxien egiten dituztenak direla.
"Inun baino alaiago" izango dira Hertzainaken zalean Euskalduna Jauregian

2019-07-03
Josu Zabala eta Gari Hertzainak talde mitikoko kideek bi kontzertu eskainiko dituzte irailan Bilboko Euskalduna Jauregian. Irailaren 26an emango zutenari bigarren data gehitu diote 25an sarrerak salgai jarri eta gutxira bukatu direlako lehenengo emanaldikoak. Musikariek iragarri dutenez, ordu eta erdiko kontzertua izango da eta taldearen ibilbidea osoa errapasatuko dute, kantuei irakurketa berri bat eskainita.
Ziklo berriari ekin dio Gure Esku Dagok eta "erreferenduma lege bihurtzeko herri ekimena" abiaraziko du

2019-04-01
Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian, Gure Esku Dagok ziklo berri bati ekin dio. Batetik, Angel Oiarbidek eta Zelai Nikolasek bozeramailetzaren lekukoa Amalur Alvarez eta Josu Etxabururi eman diotelako eta, bestetik, "erreferenduma lege bilakatu" nahi dutela ohartarazi dutelako. Bide horretarako, herri ekimena bultzatuko dute, estatus politiko berriaren eztabaidan agente aktibo bilakatzeko.