Skip to main content
bannerra

Iruñea

Inoiz baino ozenago aldarrikatuko da erabakitzeko eskubidea Aberri Egunean

2014-04-08

Aurtengo Aberri Eguna apirilaren 19an Larresoron eta 20ean Iruñean ospatuko da. Antolatzailek adierazi dutenez, Euskal Herriak lurraldetasunaren premia eta beharra ditu; eta horregatik, aurtengo helburua, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidean oinarrituko da.

Ustelkeriaren aurka milaka lagun atera ziren kalera Iruñean

2014-02-24

Asteburuan Iruñean egin den Kontuz-ek antolatutako manifestazioan 35.000 pertsonek hartu dute parte. "Ustelkeriarik ez! Eman hitza herriari" lelopean, ustelkeria gaitzetsi, ardurak eskatu eta hauteskundeak aurreratzeko deia luzatu dute. Prozesu hau hasi besterik ez dela egin iragarri dute.

Martxelo Diaz (Kazetaria): "PSNk ezin die informazioa ukatu gobernukideei"

2020-06-17
Martxelo Diaz Garako kazetariak Nafarroako politika eta gizarte egoeraren analisia egin du Nafarroa gaur saiorako.
Beñat Zaldua (Kazetaria): "Argitzeke gelditu da 2016an zer gertatu zen komisaldegi horretan"

2020-06-09
Iruñeko komunitate beltza kalera atera da Ndiayeren heriotza eta George Floiden heriotza salatzera. Beñat Zalduak gazte senegaldarraren auziaren jarraipena egin du 2016az geroztik, eta berarekin aztertu dugu gaia.
"Ready or not" komunitate beltzarekin elkartasunez

2020-06-09
"Ready or not" eskatu digute Iruñetik Euskal Herriko komunitate beltzaren mina eta ezinegonarekin elkartasunez. Oroimen ekitaldi gehiago ere izan dira gure lurretan, hala nola, Gladys del Estal gaztea Guardia Zibilak erail zuela 41 urte pasa baitira.
Nafarroa Suspertu planean euskararen hutsunea bete nahi dute Kontseiluak eta Behatokiak

2020-06-11
Nafarroako Gobernuak abiatutako Nafarroa Suspertu 2020-2023 planari ekarpena egin diote Kontseiluak eta Behatokiak elkarrekin sortu duten "Nafarroa Euskaratik Suspertu" txostenarekin. Normaltasun berria aurrekoa baino berdinzaleagoa izatea da ekimenaren helburua.
 
bannerra

bannerra