Skip to main content

Iruñea

Kartzeletako baldintzak arintzea eskatu du 'SOS presoak Covid 19' plataformak

2020-05-19
Iruñeko lau gunetan ikustarazi dute salaketa ekimena Sarek, Etxeratek, Altsasu Gurasoak eta Salhaketak. Malgutze fasea dela eta, eta lurraldez lurralde mailak desberdinak izanik Gaitza izateko arriskua duten presoen zein egoera zaurgarrian daudenen askatasuna eskatu dute gaurkoan eta sakabanaketa neurrien amaiera zein espetxe barruko jarduerak berreskuratzea aldarrikatu dituzte.
Saioa Anzizu (HE Gurasoak): "Haurren euskarazko heziketa bermatzeko aukera dira Herri Haur Eskolak"

2020-05-18
Iruñeko Haur Eskoletako Gurasoak plataformak herri haur eskola bat jarriko du martxan, haurren euskarazko heziketa bermatzeko.
Pentsionistek "ezinegona" adierazi dute Nafarroako adinekoen egoitzaen egoeraren berririk ez dutelako

2020-05-18
Pentsiodunek salatu dute apirilaren 27an idatzizko eskaera Gizarte Zerbitzuen sailean aurkeztu zuten arren “komunikabideek argitaratzen dituzten datu estatistikoak baino” ez dituztela jaso.
MaryPopair, Bartzelonatik

2020-05-14
Etxeko Sessions saioan, musika elektronikoa Kataluniatik. Igo bolumena eta gozatu!
Sindikatuek eskatu dute Batxilergoko ikasleen itzulera hurrengo ikasturtera atzeratu dezatela

2020-05-15
Nafarroako batxilergoko ikasleak eskoletara itzuliko direla iragarri duten egunean sindikatuek protesta egin dute eskolak heldu den ikasturtera atzeratu ditzaten. Parlamentuko batzordean, Carlos Jimeno hezkuntza kontseilariak azaldu du aurten soilik batxilergoko ikasleen itzulera aurreikusten duela eta USEa ekainaren 23tik 26ra deituko dutela.
Haur Eskoletako Gurasoak plataformak Herri Haur Eskolak sustatzeko asmoa aurkeztu du

2020-05-14
Hori dela eta, euskarazko plazetan interesa duten familiei harremanean jartzeko eskatu die.
 
bannerra