Skip to main content

Iruñea

Iruñeko artxibo historiko digitala denon eskura

2020-04-24
Guztira, 8500 irudik osatzen dute Iruñeko historiako udaletxeko bilduma digitala. Iruñeko Udal Artxiboak fototeka publikoarentzat ireki du, eta hiriko argazkien bilduma formatu digitalean jarri du herritarren eskura. Horrela, internet sarearen bidez, hiriaren historiaren lekuko diren 8.500 irudi eskura ditugu, XIX. mendearen bigarren erdira arte atzera egiteko aukera paregabea eskainiz.
Eskubide sozialen aldeko ekimena egin du Karta Sozialak Iruñean

2020-04-24
Erosketarako poltsa eta gurditxoei aldarrikapen afitxak erantsita, ilaran zeudela, kalean egin dute ekimena. Ez-ohiko neurri eta konfinamenduan hilabete igaro denean, oinarrizko eskubideak kolokan daudela salatu du Eskubideen Kartak. "Osasun-krisiaren aitzakiapean sistema krisi sozial eta ekonomiko bihurtzeko eta ziur aski gure oinarrizko eskubideak erasotzeko oldarkorki berrantolatzen ari dela kezkaz ikusten ari gara" gaineratu dute ohar bidez. Gaurko ekimena eredutzat hartuta, gauza bera egiteko deia egin die herritarrei Karta Sozialak "ahal duten toki eta une guztietan erakuts dezaten".
Osasunbideak kontsulta espezializatuak eta jarduera kirurgikoa jarriko ditu martxan

2020-04-23
Osasun arlo publikoak, beraz, prebentzio-neurriak hartuko ditu pazienteen eta profesionalen segurtasuna bermatzeko.
Hezkuntza sailak ez die Mendigorriko gurasoei erantzunik eman

2020-04-22
Azarotik ari dira Mendigorriko gurasoak D eredua herriko eskolan eskatuz. Gobernuak euskararen legea "modu errestriktiboan" aplikatzen duela salatu dute gurasoek eta Behatokiak.
'Sabicas' flamenko gitarrista omentzeko deialdia egin dute beren heriotzaren 30. urteurrenean

2020-04-23
Nafarroako Ijito Erakundeek, La Casa de Sabicasekin, Flamenco On Fire jaialdiarekin, En Clave Audiovisual jaialdiarekin eta beste hainbat zale eta jarraitzailerekin batera, Agustin Castellon Campos 'Sabicas' gitarrista iruindarra omentzeko deia zabaldu dute.
Espainiar Gobernuak dio "erori" egin zela ihauterietan zauritutako gaztea

2020-04-22
Espainiako Gobernuak adierazi du gazteak poliziaren oldarraldi batean jasandako zauriak "erortzerakoan” egin zituela “ihes egiten" ari zela.
 
bannerra

bannerra