Skip to main content

Iruñea

Iruñeko Udalak bertan behera utzi ditu 2020ko Sanferminak

2020-04-21
Erabakia publiko eginik, Iruñeko Udalak zail ikusten du festak beste data batean ospatzea, nahiz eta Elizalde jarduneko alkateak ez duen aukera erabat baztertu.
Iruñeko Udalak bertan behera utzi ditu Sanferminak baina... gutxiago falta da

2020-04-21
2020ko uztailaren 6an ez da Sanferminetako suziririk lehertuko. Ez dakigu noiz amaituko den konfinamendua. Baina Gutxiago Falta Da.
Zerbitzuen sektorea da koronabirusak eragindako krisia gehien sufritzen ari dena

2020-04-20
Zerbitzuen sektorea da Nafarroan aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eragin handiena jasan duena. ERTEen %84ak sektore honi dagokio eta espedienteek eragindako langileen %55ak zerbitzuen arloan lan egiten du
Aiora Ganuza (Dendaria): "Iluna da Alde Zaharreko egoera, eta gero eta ilunago ikusten dugu gure ekonomia"

2020-04-20
Nafarroan aurkeztutako lan erregulazio espedienteen %95a enpresa txikienek eskatu dituzte. Hauen artean daude merkatari txikiak, eta horietako batekin hitz egin dugu beren egoera lehen eskutik jasotzeko
Oinarrizko lanetako langileek "birusaren mamuarekin" lan egiten dute egunero

2020-04-16
Nafarroa Gaur saioan, oinarrizkoak diren zerbitzuak diren osasun arloari eta supermerkatuei begira jarri gara. Eider Arbizu medikuak, Aitziber Irizibar erizainak eta Ana Noain supermerkatuko langileek beren egoeraren berri eman digute.
Martin Zelaia (Nafarroa Bizirik): "Egoera honek azalean utzi du inbertsioak Osasun publikoan egin behar direla eta ez AHTn"

2020-04-17
Nafarroa Bizirik Nahi Dugu plataformak aldarrikatu du COVID19ak eragindako egoera eredu ekonomikoaz gogoeta egin eta hura aldatzeko baliatu behar dutela herritarrek.
 
bannerra