Skip to main content

IzaskunLandaida

Izaskun Landaida: "Indarkeriari aurre egiteko berdintasunaren alde lan egin behar dugu"

2013-11-25

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria izan dugu. Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, orain arte egin diren urratsez eta egiteko daudenez aritu gara berarekin. Berdintasunaren aldeko lan etengabea da gakoa, Landaidaren ustez, indarkeriari aurre egiteko. Lan konplexua, baina egingarria dela berretsi du.

Virginia Imaz, sudur gorriarekin kontzientzia feminista hartu duen pailazoa

2018-04-25

Virginia Imaz ipuin kontalari eta pailazoak jaso du 2017 Berdintasunerako Emakunde saria. Haren ibilbidean ausarta izateagatik saritu du epaimahaiak, arte eszenikoen alorrean aitzindaria eta berritzailea izateagatik eta etiketen kontra borroka egiteagatik. Horri esker, pailazo ofizioari eman dion duintasuna nabarmendu dute.

Indartzen ari da martxoaren 8ko greba feministaren deialdia

2018-02-26

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak onartu du martxoaren 8rako deitutako greba ez dela "ohikoa" izango, eta nabarmendu du bertan egingo diren aldarrikapenak eurak ere lan mundutik haratago doazela. Emakundek ez ezik, Iruñeko Udalak ere iragarri du bat egingo duela eta udaletxean greba egitea erraztuko duela. Alderdi guztiek eman diote babesa adierazpenari, UPNk izan ezik. Mugimendu feministak mobilizatzeko arrazoi andana zerrendatu ditu eta emakume guztei egin die deialdia. Bide batez, gizonezkoei ere mobilizazioan inplikatzeko deia egin die, zeharka bada ere.

Izaskun Landaida: "Matxismoa arazo estrukturala da eta guztiok egin behar diogu aurre"

2016-11-23

Gurean Gaur saioan, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria izan dugu. Azaroaren 25a da emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna. Datu gogor eta kezkagarriak mahai-gainean daude oraindik. Mugimendu feministak, legeek, erakundeek eta hainbatek lan egiten dute egoera gainditu eta berdintasunera heltzeko asmoz.

Ertzak / Eraso sexistei aurre eginez

2016-09-06

"Beldurra lekuz aldatuko dugu" lelopean hainbat manifestazio egin ziren iragan udan. Eztabaida mahai-gainean jarri zuten, eta horri begira jarri gara programan, mugimendu feministari ahotsa emanez. Kattalin Miner, Idoia Arraiza, Izaskun Landaida eta Hegoa Ugalderekin hitz egin dugu.

Izaskun Landaida: "Neskei 'marisarjento' ez izateko esaten diegu, mutilei liderra izateko"

2016-03-08

Gurean Gaur saioan, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria izan dugu. Martxoaren 8an, gazteek, neska eta mutil gazteek jaso ohi dituzten mezu ezberdinen inguruan aritu gara. Emakumeak rol jakin batzuetara eta mutilak beste batzuetara bideratzen dituzten mezuak egunero irensten ditugula azpimarratu nahi izan dute aurten Emakunden.

 
bannerra

bannerra