Skip to main content

Ernai

1200 gazte inguru bildu dira Altsasuko Gazte Burutakzioan

2014-04-22

Nafarroako Gobernuak jarritako oztopoak medio, egun batez atzeratu zuten Burutakzio topaketen hasiera. Ostegunean beharrean ostiralean hasi ziren, baina arrakasta handia izan zuen ekimenak. Ernai eta Aitzina antolakundeetako kideek zoriondu egin dituzte gazteak topaketak burutu izanagatik.

Ernaik "Salto!" egingo du bizitzen, askatasunen eta burujabetzen alde

2020-06-09
Kaleak urrun topatu dituzten azken hilabete hauen ondoren, berriz ere kalera, antolakuntzara eta kolektibora salto egingo duela iragarri du Ernaik, bizitzak, askatasunak eta burujabetza oinarri hartuz.
Naroa Amenabar (Ernai unibertsitatea): “Ikasleon bizitzak ez dituzte erdigunean jarri”

2020-04-24
Covid19 pandemiak hankaz gora jarri du unibertsitateetako ikasleen egunerokotasuna. Koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz martxoaren 12an unibertsitateak ixtea erabaki zutenetik, EHUn edota NUPan hartu diren neurriez, kexu dira hainbat eta hainbat ikasle. Naroa Amenabar Ernai Unibertsitateko kideak Ibaetako campusean ikasten du, ikaskideen zein bere egoera erreparatuta, ikasleen bizitzak erdigunean jarri ez direla salatu du.
Izar Hernando (Ernai): "BidEHbaten funtsa eta bihotza, Euskal Herria ospatzea da"

2020-04-08
BidEHbat ekimena gaur (hilaren 8an) hasiko da sarean, apiralaren 12ra, aberri egunera arte. Koronabirusagatik bertan behera geratu da Ernai eta Aitzina gazte erakundeek Uxuen, Erriberrin eta Tafallan egitekoa zuten gazte martxa. Halere, udaberriko ekimena sarean egingo da.
Ernaiko kideek mobilizazioa egin dute Zubietako erraustegiaren aurka

2020-02-27
Gipuzkoako foru aldundiaren parean mobilizazioa egin dute Ernaiko kideek, Erraustegiaren beharrik ez dutela aldarrikatzeko eta Zaldibarko kasua salatzeko.
Ernaik protesta egin du Eibar eta Ermua artean Zaldibarko zabortegiarekin gertatutakoa salatzeko

2020-02-17
Eibar eta Ermua artean protesta egin du Ernaik Zaldibarko zabortegiarekin gertatutakoa salatzeko. Gazte antolakundeko zenbait kide katez lotu dira Eibar eta Ermua herrien artean, eta trafikoa geldiarazi dute. Bestalde, Prebentzio neurriak ikastetxeetara zabaltzen ari dira gaur Zaldibarko zabortegiaren inguruetan.
 
bannerra

bannerra