Skip to main content

neskak

"48.121, San Mameseko errekor baten historia" dokumentala aurkeztu dute

2019-03-27
Xabier Mendiak zuzendutako “48.121, San Mameseko errekor baten historia dokumentala aurkeztu zuten atzo San Mameseko Ipar Aretoan. Aurkezpena eta proiekzioa egin zuten, Athleticeko izen handi eta erakundeetako ordezkarien artean. Dokumentalak Madrilgo Atletikoren kontrako Copako final erdietako partida barrutik kontatzen du, Athleticeko emakumezkoen taldeko Nerea Onaindia, Iraia Iturregi, Eli Ibarra eta Arrate Oruetaren bizipenekin. 0-2 amaitu zen partida, baina emaitzaz harago, San Mamesen bildu zen jendetzak egin zuen partida berezi; zehazki, 48.121 zale bildu ziren partidan.
Athletic-ek garapiena lortu zuen Sevillaren aurka, taldeak eta zaleek bat eginez

2019-01-13
Athletic-ek 2-0 irabazi zion Sevillari San Mamesen. Hiru puntuez aparte, zaleek bat egin zuten taldearekin, eta Iñaki Williamsek bi gol eder sartu zituen, aurrelariaren afera erabat argituz. Alavesek balio handiko berdinketa lortu zuen Gironaren aurka eta bostgarren da sailkapenean. Eibarrek porrota jaso zuen liderraren aurka, bartzelonaren aurka. Nesken euskal talde biek garaipena lortu zuten haien partidetan. Athletic-ek 4-0 irabazi zion Huelvako Sporting-eri eta Errealak 1-3 irabazi zuen Malagaren aurka.
Realeko neska mutilek garaipenekin hasi dute urtea

2019-01-07
Realak garaipena lortu du Real Madrilen aurka Bernabeuen. Imanol Alguacil entrenatzailearen estreinaldi ezin hobea izan da. 93-94 denboraldian zeresana izan zuen entrenatzaileak,jokalari zela, txuri-urdinek garaipena lortu zutelako Madrilen emaitza berarekin eta Imanolek sartu zuen gol bat. Talde txuri-urdinak 15 urte zeramatzan Santiago Bernabeuen irabazi gabe. Errealeko nexkek ere garaipena etxean utzi dute Logroñoren aurka izandako partidan. 3 puntu poltxikora eta Ligan zortzigarren postuan geratu dira 22 punturekin.
Euskal Herriko Kopa, Athletic-entzat berriz

2018-09-01
Zuri-gorriek bost eta bat irabazi zuten Realaren aurka Zornotzan lehiatutako finalean. Ondorioz, zazpigarrenez, txapela jantzi zuten. Joseba Agirreren neskek nagusitasun handia erakutsi zuten eta Iberdrola Ligari ekiteko sasoiko daudela erakutsi duten. Realak, aldiz, min hartuta edo Espainiako selekzioarekin dauden jokalarien hutsunea pairatu zuen.
Lointek Gernika lehen aldiz Eurocup-ean arituko da

2017-06-20

Emakumezkoen ligan sekulako maila eman ondoren, Lointek Gernika saskibaloi taldeko neskak Eurocupean arituko dira irailetik aurrera. Gaur etapa berri horren datuak aurkeztu dituzte prentsaurrekoan. Bertan izan dira Gerardo Candina Gernika KESBeko presidentea eta Mario López entrenatzailea, María Uribe Gernikako alkateordea eta Javier Loroño Lointek enpresako babeslea.

Emakumezkoen Ligaren errealitatea aztergai

2017-02-15

Iberdrolaren babesletza, nazioarteko izarren fitxaketen eta asteroko telebista emanaldien azpian, dena ez da urre kolorekoa emakumezkoen Ligan. Baldintzak, ordutegiak, zelaien egoera eta egitura profesionalen faltak oraindik ere eragin nabarmena dute futbolean aritzen diren emakumezkoentzat. Aurrera pausuak ukatu gabe, honatx gai honetan aditua den Ane Urkiri Ansola kazetariaren eta Garazi Muniain futbolariaren analisia.

 
bannerra

bannerra