Skip to main content

neskak

Harrobia | Zuri gorriak txuri urdinen gainetik

2016-10-18

Athletic eta Realaren arteko euskal derbia izan dugu protagonista. Gurekin izan dira analisirako Koikili Lertxundi, Ane Urkiri eta Eñaut Barandiaran. Gainontzeko taldeen emaitzak ere aztertu ditugu, gizonezkoenak zein emakumezkoenak.

Oiartzunek bolada mantendu, Realak eten

2016-03-21

Oiartzunek puntu garrantzitsua lortu zuen Santa Teresaren zelaian (1-1). Realak, aldiz, azken unean galdu zuen etxean Valentziaren kontra (0-1). Emaitza horiekin, bi taldeen egoera ez da sobera aldatu sailkapenean, baino batek bolada onari eutsi dionean, besteak etena jasan du. Bi taldeen partiduez aritu gara Ane Urkiri eta Mikel Ibargoien kazetariekin.

Harrobia | Emakumeen denboraldi bikainari errepasoa

2016-03-07

Sporting 0 - Athletic 2. Gijonen irabazita, zuri-gorriak Europako postuetan egonkortu dira. Garazi Muniain eta Itziar Berriatuarekin egin dugu analisia. Bestalde, Ainhoa Tirapu, Maite Lizaso eta Eli Paredes Athleticeko jokalariekin emakumezkoen taldearen denboraldi bikainari buruz aritu gara.

Realeko neskak ondo eta Oiartzun ez hain ondo

2016-02-09

Realeko neskek Albaceteko Fundacion taldeari irabazi zioten (0-6) eta Oiartzunek galdu egin zuen Huelvaren zelaian (3-0). Txuri urdinek bikain hasi dute bigarren itzulia. Bi taldeen inguruan aritu gara Aritz Olagoi kirol psikologoarekin eta Mikel Ibargoien kazetariarekin.

Realak eta Oiartzunek galdu egin zuten etxean

2015-12-14

Emakumezkoen Lehen Mailan, gure bi ordezkariek galdu egin zuten. Realak 0 eta 3 Bartzelonaren aurka, eta Oiartzunek 0 eta 4 Athleticen kontra euskal derbian. Analisia egin dugu Xabier Isasa (Mundo Deportivo) eta Aritz Olagoirekin (kirol psikologoa).

Realak astindua jaso zuen nesken euskal derbian

2015-12-07

Athletic 5 - Real Sociedad 0. Txuri urdinek amore eman zuten Lezaman zuri-gorrien aurka Emakumezkoen Ligako euskal derbian. Aldiz, Oiartzunek puntua zenbatu zuen Levanteren zelaian (1-1). Derbia aztertu dugu Ane Urkiri (Errealeko Neskak) eta Imanol Magro (Berria) kazetariekin.

 
bannerra

bannerra