Skip to main content
bannerra

Sestao

Navaleko langileek kaleratze autoak jaso eta erre dituzte

2019-03-05
Dagoeneko kalean dira Navaleko langileak, otsailaren 28ko dataz jaso baitituzte kaleratze autoak. Horren aurka, manifestazioa egin dute Bilbon eta SPRIren egoitzan erre dituzte jasotako gutunak. Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren esku hartzea eskatu dute beste behin.
La Naval-eko 173 langileek kaleratze gutuna jaso dute

2019-03-04
Denbora kontua zen eta, azkenik, ofizialki gauzatu da: La Naval-eko zuzendaritzak, kaleratze gutuna igorri die enpresako 173 beharginei. Egoera honen aurrean, langileek asanblada egingo dute ontziolaren aurrean eta, ondoren, manifestazioa deitu dute Bilbon. Kaleratzeek kolpe gogorra suposatzen dute Sestao zein Ezkerraldea osoarentzat.
2000 lagun La Navaleko langileek Ezkerraldean deitutako manifestazioan

2019-02-08
2.000 pertsona bildu ziren La Navaleko langileek ezkerraldean deitutako manifestazioan. Barakaldo, Sestao eta Portugaleteko alkateek egin zuten bat mobilizazioarekin, besteak beste. Langileek azpimarratu zuten ontziola bideragarria dela eta larunbatean elkarretaratzea egingo dute BECen, Pedro Sanchez Espainiako presidentearen bisita baliatuta. Elkarretaratzean parte hartzera gonbidatu zituzten herritarrak.
La Navaleko langileentzako hasi da atzera kontua

2019-02-04
La Naval enpresa jasaten ari den egoerak, ontziolaren itxierak eta plantila osoaren kaleratzeak eraman ditu langileak beste behin egoera honetara. Prentsaurrekoan azaldu dutenez La Navalek Ezkerraldeko enplegu sortzailea izaten jarraitu behar du, aberastasun ekonomiko eta sozialaren sortzailea. Beste behin, instituzioei eskatu die egoerari irtenbidea emateko. Inbertsio pribatuen laguntzarekin enpresa berriz martxan jartzea exigitu dute.
Sestaoko 40 kolektibok herri iniziatiba aurkeztu dute udaletxean

2019-01-31
Auzo, kirol, gizarte eta kolektibo kulturalak batu dira Sestaoko udalean herriko espazio naturalak defendatzeko. Udalean erregistratu dute eskaera espazio naturalak babestu eta degradatuak daudenak berreskuratzeko.
Ezkerraldeko pentsiodunek Sestaon egin dute bat

2019-01-28
Ezkerraldeko lau herrietako pentsiodunek manifestazio bateratua egin dute Sestaon. Bigarren aldia da Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtziko mugimenduek bat egiten dutela. Azaroan Barakaldon burutu zuten manifestazioa eta aurrerago Portugaleten eta Santurtzin mobilizatzekoak dira. Ohiko aldarrikapenak egin dituzte, 1080€ko gutxieneko pentsioa, KPIarekin baterako eguneratzea eta soldata eta pentsio arrakalarekin amaitzea. Bestelako kolektiboak haiekin mobilizatzera deitu dituzte.
 
bannerra

bannerra