Skip to main content

Errepublika

Espainiar monarkiaren aurkako mobilizazio ugari izan zen atzo Hego Euskal Herrian

2014-06-20

Espainiar monarkiaren aurkako mobilizazio ugari zain zen atzo Hego Euskal Herrian. Euskal Errepublikaren aldeko aldarriak entzun ziren independentisten aldetik, eta estatu eredua aukeratu ahal izateko erreferenduma eskatu zuten errepublikazale estatalistek. EH Bilduk, mosaikoak osatu zituen Hego Euskal Herriko hiriburuetan. 

EH Bilduk Lehendakaria Felipe VI.aren izendapenean egotea larria dela dio

2014-06-16

EH Bilduk gogor kritikatu du Iñigo Urkullu Lehendakaria Felipe VI.aren izendapenera joatea. Monarkiak Euskal Herria ukatzen duen aldetik, koalizioaren ustez oso larria da "errespetu instituzionala"-ren aitzakia jarrita bere presentzia arrazoitzea. Eztabaidarako aukerarik eman gabe burutuko den inposaketaren aurrean protesta egiteko, "Herrien eskubideen alde. Gurea euskal errepublika" lemapean hainbat mobilizazio antolatu ditu koalizioak ostegunerako.

Euskal Errepublika eguna: burujabetza praktikara eramateko kontzientziazio lana helburu

2020-02-14
Euskal errepublikaren aldeko ekitaldiak egingo dituzte otsailaren 15ean, larunbatean hamabost udalerri eta auzotan, Ehun mugimenduak sustatutako hitzorduak dira eta, burujabetza praktikara eramateko kontzientziazio lana egitea da helburua.
Makiak

2019-11-25
Erbestean zeuden miliziano errepublikazaleek II. Mundu gerran parte hartu zuten nagusiki, Frantziako okupazioaren kontra borroka eginez. Faxismoaren kontrako jarduna Europan burutu zuten baina beti ere, frankismoarekin bukatzeko ideia buruan zutela. II. Mundu gerra bukatzen ari zenean indar aliatuak Espainiara begira jarri nahi izan zituzten horretarako muga zeharkatuko zuen gerrilari talde handi bat antolatuz. “Maki” izena hartu zuten gerrilari haiek.
Gantxet InZpeKtorea euskal errepublika sortzen zuzenbideko ikasleekin

2019-11-21
Gantxet InZpeKtore kalera atera da 20N aitzakiatzat hartuta. Donostiako EHUko fakultatera hurbildu eta bertan zuzenbideko ikasleekin solasean aritu da.
Sakana errepresioaren lezean

2019-10-28
Sakanaren mendebaldean hasia zen industrializazio prozesua alde batetik, trenaren bultzadari esker eta beste alde batetik, bertan kokatzen zelako garrantzi handiko hainbat enpresa. 1936an Sakana mugan gelditu zen, izan ere kolpistek Nafarroa bere osoan kontrolpean hartu bazuten ere Gipuzkoa Errepublikaren esku gelditu zen eta. Horrek aukera eman zien ezkerreko sakandarrei ihes egin ahal izateko.
 
bannerra

bannerra