Skip to main content
bannerra

Iruñea

Bere bizkarra babestu eta Goikoetxearen gain utzi ditu ardurak Barcinak

2014-02-26

Negar zotinka defendatu zuen Yolanda Barcina Nafarroako lehendakariak Lourdes Goikoetxearen izen ona. Hala ere, bere bizkarra ondo babestu eta Nievesek salatutako erabakien ardura Goikoetxearen gain utzi du Barcinak, honek legea errespetatuz jardun duela esan arren. Bere burua defendatu eta dena ukatzeaz gain, agerraldia trabatu du Nafarroako lehendakariak, eta, haren ustez, ez dago zentsura mozioa aurkezteko arrazoirik. Ostiralean aurkeztuko dituzte parlamentuko taldeek azken erabakiak.

Eduki sozialez beteriko burujabetza prozesua aldarrikatu du Sortuk

2019-09-30
Larunbatean, Sortu alderdiak bere III. Konferentzia politikoa egin zuen Iruñean, `Herritmoa Bizitu´ lelopean. 500 alderdikide eta militante inguru bildu ziren, bertan.
Atxikoria landatu, berengena jaso, zentzumenen parkea eta udazken negu garaiko barazkiak landatzea

2019-09-13
Atxikoria nola landatu ikasiko dugu Bidaurretan Mikel Etxegarai nekazariaren eskutik, eta berengenak ("alberginiak") jasotzen erakutsiko digu. Noaineko Zentzumenen Parkea erakutsiko digu Mikel Baztanek, eta saio honetan entzumenaren txokoa ezagutuko dugu. Azkenik, Iñigo Segurola lorontzietako uztaz arituko zaigu, eta berarekin udazken eta negu garaiko barazkiak landatuko ditugu.
Atzoko ekaitzak ez du festarako gogorik kendu

2019-07-09
Sanferminen laugarren egunean Bronze peñak bere eguna ospatu du 300 pertsonentzako zikiro jatearekin. DYAko bolondresekin entzierroaren jarraipena egin dugu eta Racka Racka Youtuber australiarrarekin topo egin du.
Gazte bat identifikatu du udaltzaingoak Iruñean

2019-07-09
San Ferminetako txupinazoan ateratako ikurrina erraldoiarekin zerikusia duelakoan identifikatu du gaztea udaltzaingoak. Identifikazioa entzierroaren ibilbidean bertan egin dute, Santo Domingoko maldan, zezenak oraindik bidea egiten ari ziarela.
Foru Gobernua osatzeko aurreakordioa lortu dute PSN, Geroa Bai, Podemos eta I-Ek

2019-07-05
Arratsaldean berriz bildu dira alderdien ordezkariak, oraindik zehazteke dituzten puntuak ixteko. Eguerdian, Nafarroako Parlamentuan eskainitako agerraldian azaldu dutenez, ostegun gauean lortu zuten lau alderdiek gobernu aurreakordioa. Negoziaketa osatzen duten alor sektorialak aintzat hartzen dituen akordio programatikoa da lortu dutena. Hala ere, oraindik zehaztu beharreko hainbat puntu ditu aurreakordioak. Hor sartuko lirateke dokumentuaren behin betiko bertsioa idaztea, euskarara itzultzea, eta batez ere, alderdi bakoitzaren zuzendaritzek eta oinarriek akordioa hobestea.
 
bannerra

bannerra