Skip to main content

Euskal Egitura

Miarritzeko Lurrama azokan izan gara

2014-11-25

Euskal Egitura saioan Lurrama laborantza azoka ezagutu dugu. Miarritzen izan gara, eta bertako protagonistekin elkartu gara: nekazariekin.

Gaindegia eta Hamaika Telebistak ekoiztutako saioa.

Euskal Egitura | Nekazaritza eta Lurrama

2014-11-25

Nekazaritzaren gaiari helduko diogu datozen lau saioetan. Gurean, Ipar Euskal Herrian du, zalantzarik gabe, presentzia handiena nekazaritzak. Bertako errealitatera hurbiltzeko asmoz, Miarritzera egin dugu salto. Lurrama azokan izan gara, eta bertako hainbat laborarirekin hitz egiteaz gain, Iker Elosegirekin izan gara, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako arduradunarekin.

Hajar Samadirekin izan gara Eibarko Emakumeen Etxean

2014-11-19

Eibarrera egin dugu salto, eta bertako Emakumeen Etxean egin dugu hitzordua Hajar Samadirekin, emakume musulmanen elkarteko kidearekin. Atzerriko lurraldeetatik etorritako emakumeen presentziaz eta egoeraz aritu gara.

Gaindegia eta Hamaika Telebistak ekoiztutako saioa.

Euskal Egitura | Atzerritik etorritako emakumeengan jarri dugu arreta

2014-11-19

Euskal Egitura saioaren atal berri honetan kanpoan jaio den biztanlerian jarri dugu arreta, bereziki atzerriko herrialdeetatik etorritako emakumeengan. Azken bi hamarkadetan emakumeek berebiziko presentzia izan dute Europako migrazio fluxuetan, eta Euskal Herrian ere oso nabaria izan da atzerritik etorritako emakumeen presentzia. Eibarrera joan gara, eta Hajar Samadirekin hitz egin dugu, Bidaya emakume musulmanen elkarteko kidearekin.

Gaindegia eta Hamaika Telebistak ekoiztutako saioa.

Pasaian aniztasuna nola ulertu eta kudeatzen duten ikusi dugu

2014-11-11

Udalerri baten esperientzia gertuagotik ezagutu nahi izan dugu. Amaia Agirregabiriarekin egon gara, Pasaiako alkatearekin, eta udalerri mailan aniztasuna nola ulertu eta kudeatzen duten azaldu digu.

Gaindegia eta Hamaika Telebistak ekoiztutako saioa.

 

Euskal Egitura | Aniztasuna eta Pasaiako Udala

2014-11-11

Azken saioetan bezalaxe, biztanleriaren jatorri anitzari begira jarri gara. Euskal Herriko biztanleria oso anitza da. Oraingo honetan udalerri baten esperientzia gertuagotik ezagutu nahi izan dugu. Amaia Agirregabiriarekin egon gara, Pasaiako alkatearekin. Aniztasuna nola ulertu eta kudeatzen duten azaldu digu.

Gaindegia eta Hamaika Telebistak ekoiztutako saioa.

 
bannerra