Skip to main content

Euskal Egitura

Euskal Egitura | Biztanleriaren jatorria eta Ikuspegi erakundea

2014-11-04

Biztanleriaren jatorriaren gaia jorratu dugu Euskal Egituraren saio berri honetan ere. Euskal Herrian bizi garenon jatorria zein den eta nola banatzen den ezagutu dugu. Gai hori ondo baino hobeto ezagutzen duen erakunde bati egin diogu bisita: Ikuspegin izan gara, Inmigrazioaren Euskal Behatokian.

EH 11 Kolore aniztasunaren aldeko ekimena izan dugu hizpide

2014-10-28

Euskal Herria askotariko sorlekuetatik etorritako pertsonek osatzen dute. Aniztasun horrek herriari ematen dion aberastasuna aldarrikatzeko sortu zen 2012. urtean Euskal Herria 11 Kolore ekimena. Xabier Mendiguren bozeramaileetako batekin izan dugu solasaldia Euskal Egitura saioan.

Euskal Egitura | Euskal Herriko biztanleriaren jatorria eta aniztasuna

2014-10-28

Datozen lau saioetan Euskal Herriko egiturazko beste gai bati eutsiko diogu Euskal Egituran: biztanleriaren jatorriari. Askotariko sorlekuetatik etorritako pertsonek osatzen dute gure herria. Aniztasun horren garrantzia azpimarratu eta aldarrikatzeko jaio zen 2012. urtean Euskal Herria 11 Kolore ekimena, eta Xabier Mendiguren bozeramaileetako batekin egin dugu elkarrizketa.

Gureak Taldea gertutik ezagutu dugu

2014-10-21

Gizarte Berrikuntza duela 40 urte egiten hasi zen enpresa bati egin diogu bisita Euskal Egitura saioan. Hastapenetan ez zuen halako izenik lortu, baina gizarte enpresa honek aski bete izan ditu helburu sozialak. Desgaitasuna duten pertsonen lanbideratzea bultzatzen du Gureak Taldeak.

Euskal Egitura | Gizarte Berrikuntza eta Gureak Taldea

2014-10-21

Berrikuntza oinarri duen azken atal honetan, Gizarte Berrikuntza izan dugu oinarri. Geografia ekonomiko eta soziala albistegian errepasatu ondoren, Gureak Taldea hurbiletik ezagutu dugu. Gizarte Berrikuntza kontzeptua ondo islatzen dute eta erreferente dira eremu horretan.

Ikor enpresa ezagutu dugu

2014-10-14

Pyme enpresa baten esperientzia ekarri nahi izan dugu Euskal Egitura saiora. Ikor enpresaren egoitzan izan gara, eta Berrikuntzaz, Ikerketa eta Garapenaz, produktu berriez, eta beste hainbat kontuz aritu gara.

 
bannerra