Skip to main content

Euskal Egitura

Euskal Egitura | Ikerketa eta Garapenaz jardun dugu

2014-10-14

Euskal Egitura saioaren atal berri honetan, Berrikuntzarekin erabat lotzen den gai bati heldu diogu: Ikerketa eta Garapenari. Enpresa baten esperientzia ekarri nahi izan dugu gurera, eta horretarako Ikor enpresan izan gara.

Berrikuntzaz aritu gara Iñaki Ibarra LKSko aholkulariarekin

2014-10-07

Denboraldiko bigarren atalean, Berrikuntza izan dugu hizpide Iñaki Ibarra LKS enpresako aholkulariarekin. Pasa den legegintzaldian, Gipuzkoako Aldundiko Berrikuntza arduraduna izan zen Ibarra.

Euskal Egitura | Berrikuntza eta Euskal Herriaren arteko lotura aztertu dugu

2014-10-07

Denboraldiko bigarren saioan ere, Berrikuntza izan dugu oinarri. Oraingoan, Euskal Herriko Berrikuntzaren indargune eta ahulguneak aztertu ditugu. Elkarrizketaren tartean, berriz, Iñaki Ibarra LKS enpresako aholkularia izan dugu. Ibarra aditua da Berrikuntza alorrean, eta Berrikuntzak enpresa munduan duen garrantziaz aritu gara berarekin. Aipatu, pasa den legegintzaldian Gipuzkoako Aldundiko Berrikuntza alorreko arduraduna izan zela. Klaseak ere ematen ditu Mondragon Unibertsitatean eta Deustoko Unibertsitatean.

Deustoko InnoVandis gunearen programa ezagutu dugu

2014-09-30

"Berrikuntza" dugu oinarri Euskal Egituraren denboraldi berriaren hasieran. Horiek horrela, Donostiako Deusto Unibertsitatean dagoen InnoVandis gunea bisitatu dugu. Bertan ikusi dugu nola lantzen duten berrikuntzaren alorra eta zein programa eskaintzen duten.

Euskal Egitura | Berrikuntzaz ariko gara denboraldiko lehen saioetan

2014-09-30

Euskal Herriko geografia ekonomiko eta soziala lantzen segituko dugu Euskal Egitura saioan. Ordea, programa zeharo eraberritu dugu sasoi berrirako. Aurrerantzean, gaien inguruan eraikiko ditugu saioak. Lehen atalean, Berrikuntza izan dugu oinarri. Zer den definitu eta Euskal Herriko Berrikuntzaren osasuna nazioartekoaren alderatu dugu. Erreportajearen tartean, berriz, Donostiako Deusto Unibertsitateko INNoVaNDis gunearen programa ezagutu dugu.

Euskal Egitura | Gaindegiak 10 urte

2014-06-24

Euskal Egitura saioaren denboraldiko azken atalean Gaindegia elkartearen hamar urteko ibilbidea errepasatu dugu. Gaindegia bera sortu eta sustatu duten pertsona ezberdinek kontatu digute elkartearen ibilbidea. Etorkizuneko erronka berriez ere aritu gara beraiekin.

 
bannerra