Skip to main content

Euskal Egitura

Euskal Egitura | Bea Martxuetarekin solasean

2014-06-07

Internetek Euskal Herrian duen eskuragarritasuna aztertu dugu albistegian. Internet konexioa duten etxeen proportzioa ezagutu dugu, besteak beste. Elkarrizketaren tartean, berriz, Bea Martxueta LAB sindikatuko ordezkaria izan dugu. Euskal Herriko ekonomiaren eta gizartearen egoeraz aritu gara berarekin.

Euskal Egitura | Baleren Bakaikoa eta gizarte ekonomia

2014-05-22

Atal berri honetan, Euskal Herriko etxebizitzen lizitazioaz aritu gara albistegian, besteak beste. Datuak aztertu eta Gaindegiak egindako ikerketek diotena ezagutu dugu. Bestalde, elkarrizketaren txokoan, Baleren Bakaikoa GEZKI gizarte ekonomia behategiko zuzendaria izan dugu. Gaur egun bizi dugun krisia dela medio, gizarte ekonomiaz hitz egin dugu berarekin.

Euskal Egitura | Pilar Kaltzada kazetariarekin

2014-05-10

Oraingoan, berrikuntza izan dugu hizpide albistegian, besteak beste. Zer den, nola neurtzen den, eta jarduera ekonomikoak berritzeko duen garrantziaz aritu gara. Europako zein Euskal Herriko berrikuntza mailak ezagutu ditugu. Elkarrizketaren atalean, berriz, Pilar Kaltzada kazetari eta komunikazio estrategian aditua izan dugu. Euskal Herriak berez eta kanpoan duen irudiaz hitz egin dugu berarekin.

Euskal Egitura | Miguel Lazpiur enpresariarekin

2014-04-25

Oraingoan, langile autonomoei buruz aritu gara albistegian, besteak beste. Euskal Herriko zein Europako autonomo kopurua zein den ezagutu eta dituzten ezaugarriak aztertu ditugu. Elkarrizketaren atalean, berriz, Miguel Lazpiur enpresaria izan dugu. Bergarako Lazpiur Eraikuntza Metalikoak enpresako burua eta Confebaskeko lehendakari ohia da bera. Bertako enpresen desmartxaz eta bestelakoez hitz egin dugu.

Euskal Egitura | Helena Franco Ogasun diputatuarekin

2014-04-11

Oraingoan, immigrazioa izan dugu presente gizarte eta ekonomia gaien inguruko albistegian. Tartean, Ikuspegiren azken txostena aztertu dugu. Elkarrizketa berezituaren atalean, aldiz, Helena Franco Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun diputatua izan dugu. Bere ibilbidea ezagutzearekin batera, ogasunari eta bestelakoei heldu diegu.

Euskal Egitura | Zer nolako lan merkatua behar dugu?

2014-03-28

Oraingoan, programa berezia osatu dugu. Galdera bati erantzuten saiatu gara: Euskal Herriak zer nolako lan merkatua behar du? Horretarako bi ekonomialari izan ditugu mahai inguruan: Aitor Bengoetxea eta Mertxe Larrañaga. Erantzuna beraien esku.

 
bannerra