Skip to main content

Euskal Egitura

Euskal Egitura | Maite Iturre politikariarekin

2014-03-15

Oraingoan, gizarte eta ekonomia gaien inguruko albistegi interesgarria osatu dugu. Euskal Herriko adin piramidea ezagutu eta Datuak.net atariaren berri eman dizuegu. Elkarrizketa berezituaren atalean, berriz, Maite Iturre Baztango zinegotzia eta Udalbiltzako kidea izan dugu. Euskal Pirinioen egoera eta beste izan ditugu hizpide.

Euskal Egitura | Erik Etxart ekonomialariarekin

2014-02-28

Oraingoan, gizarte eta ekonomia gaien inguruko albistegi interesgarria osatu dugu. Euskal Pirinioetako problematikaren aurrean Gaindegia elkarteak eta Udalbiltzak elkarlanean egindako txostena aurkeztu, Euskalgeo.net web orriak eskaintzen duena ezagutu dugu. Elkarrizketaren atalean, Erik Etxart ekonomialari lapurtarra izan dugu. Ipar Euskal Herriko ekonomia eta industria aztertu ditugu berarekin.

Euskal Egitura | Zelai Nikolas legelariarekin solasean

2014-02-15

Euskal Egitura saioaren aro berria abian da. Bi atal mamitsu izango ditu aurrerantzean: geografia ekonomiko zein soziala oinarri dituen albistegia eta elkarrizketa berezitua. Oraingoan, Gaindegia elkarteak sortu duen Atlasa.net ataria ezagutu dugu, besteak beste. Elkarrizketaren tartean, Zelai Nikolas legelaria eta Gure Esku Dago ekimenaren sustatzailea izan dugu.

Euskal Egitura | Sakantzen sarea eta EHko pobrezia

2013-12-12

Euskal Herriak bizi duen pobrezia egoera aztertu dugu. Edozein kasutan, garrantzitsua da pobrezia neurtzeko metodologia zehatza izatea, izan ere, neurgailuaren arabera errealitatearen irakurketa bat edo beste egingo ditugu. Elkarrizketaren atalean, Sakantzen sarea egitasmoa ezagutu dugu Joseba Garmendia, EHUko ekonomia irakaslea eta Sakantzen egitasmoko kidearekin.

Euskal Egitura | Sutearo ekimena ezagutu dugu

2013-11-28

Etxebizitzaz hitz egin dugu, zehazki, Ipar Euskal Herriko etxebizitzen geografiaz. Izan ere, nabariak dira lurraldeak bizi dituen desorekak alor horretan, bai eta beste batzuetan, hala nola, enplegu falta, gazteen emigrazio fenomenoa edota etxebizitza batera sartzeko dauden zailtasunak. Elkarrizketaren atalean, Sutearo ekimena ezagutu dugu Izaskun Abrisketa eta Iranzun Pertika kudeatzaileen eskutik. Ohiko sistema komertzialen ondoan, garai bateko elkartasun sistemetan oinarritzen den ekimena dugu Sutearokoa.

Euskal Egitura | Aniztasunaren Gida proiektua

2013-11-21

Euskal Herriko gazteen ihesaz azterketa egin dugu. Zenbat dira atzerrira joaten direnak ikastera edo lan egitera eta zeintzuk bueltatzen direnak? Joandako berak dira etorritakoak? Elkarrizketaren atalean, hitzordua Mario Zapata ikerlariarekin egin dugu, “Aniztasunaren Gida” proiektua ezagutzeko. Aniztasunaren gidaren baitan, jatorri eta kultura-identitatearen inguruan antolaturiko eragileak aurkitu daitezke. Paperezko zein on-line argitalpenean, 1.000 eragiletik gora daude bilduta, udalerriz udalerri Euskal Herri osorako.

 
bannerra