Skip to main content

Euskal Egitura

Euskal Egitura | Bagara elkartea eta kontratazioak

2013-11-14

Lan merkatuaren esparru zehatz bat aztertu dugu, kontratazioen kalitatea, hain zuzen ere. Azken urtetan bizitako joerez gain, kontratazioen kualifikazioari erreparatu diogu. Bestalde, Bagara elkartea ezagutu dugu Andoni Mujika erakundeko koordinatzailearen bitartez. Azken urteotan maiz aipatu izan da antolaketa horizontalago eta parte hartze handiagoko egituren beharra eta kooperatibismoa hartu izan da adibide edo erreferentzia. Horri buruz eta beste aritu gara berarekin.

Euskal Egitura | Lurra eta Etxebizitza kolektiboa

2013-11-07

Lan merkatuaren esparru zehatz bat aztertu dugu, kontratazioen kalitatea, hain zuzen ere. Azken urtetan bizitako joerez gain, kontratazioen kualifikazioari erreparatuko diogu, baita emakumezkoen nahiz gizonezkoen artean hauek nola banatzen diren ikusiko dugu. Bestalde, elkarrizketaren atalean, Lurra eta Etxebizitza kolektiboko hiru kiderekin egon gara. Oinarrizkoa den eskubide baten alde aldarrikapen hutsa izateari utzi nahi dion ekimena da beraiena.

Euskal Egitura | Industria eta Cederna-Garalur

2013-10-31

Tokiko ekimena zein den aztertu dugu, zehazki, enpresa industrialetan. Ikergai izan ditugu, industria ehunaren jatorria, euskal industriaren ardatza eta euskal enpresen maila teknologikoa. Elkarrizketaren atalean, Nafarroako mendialdearen garapen ekonomiko eta sozialaz luze hitz egin dugu Isabel Elizalderekin, Cederna-Garalur elkarteko kudeatzailearekin. Izan ere, elkartearen baitan biltzen dira sare sozial eta instituzionalak eta hauen elkarlanarekin Nafarroako mendialdeak bere garapenarekiko konpromisoan aurrera darrai.

Euskal Egitura | Enpresen demografia eta Orkestra

2013-10-23

Euskal Herriko enpresa demografia aztertu dugu. Batez ere, azken bost urtetan sortu eta itxi diren establezimenduen inguruan, hauen jarduera adarra zein den, teknologia maila, jatorria… horretaz guztiaz eta gehiago landu dugu. Elkarrizketaren atalean, berriz, Mari Jose Aranguren izan dugu, Orkestrako, Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikerketa zuzendaria. Arangurenek enpresen tamainak eta kokalekuak hauen lehiakortasunean duen eraginaz azalpenak eman dizkigu.

Euskal Egitura | Adin piramidea eta Bai Euskarari ziurtagiria

2013-10-17

Euskal Herriko demografiak duen adin piramidea aztertu dugu, izan ere, bizi dugun egoerak bi adin piramide desberdin uzten dizkigu, Hegoaldekoa, lorontzi formakoa eta Iparraldekoa, estuagoa. Elkarrizketaren atalean, Rober Gutierrez, Bai Euskarari Ziurtagiriko kidea izan dugu. Enpresarean jardunaldiaren berri eman digu eta Bai Euskarari ziurtagiriak nola funtzionatzen duen azaldu digu, besteak beste.

Euskal Egitura | EHko Laborantza Ganbara

2013-10-10

Denboraldiko bigarren atalean, Euskal Herrian tamaina handiko enpresek duten presentzia eta hauek izan duten bilakaera aztertu dugu. Elkarrizketa atalean, berriz, Iker Elosegirekin izan gara. Euskal Herriko Laborantza Ganbarako zuzendaria da bera eta hamar urteko ibilbidean gertatutakoak errepasatu ditugu, eta egungo proiektu eta ekimenen berri eman digu.

 
bannerra