Skip to main content
bannerra

Metala

Belaunaldien arteko elkarlana sustatuko dutela adierazi dute pentsiodunek

2019-10-07
Pentsiodunek 91 astelehen daramatzate jada Bilboko udaletxean eguerdiko elkarretaratzea egiten. Azaroaren 10eko hauteskundeei begira dago kolektiboa. Alderdi nagusien jarrera orain arteko berdintsua izango dela uste dute eta emaitzak ere antzeakoak espero dituzte, beraz, argi dute borrokan jarraitu beharko dutela. Gainera, borroka horretan langile prekario, gazte zein emakumeen indar batuketa bilatuko dutela adierazi dute.
GAKOAK | 2019-10-02

2019-10-02
Gaurko Gakoak saioan, metalgintzakoko langileen greba eguna izan dugu hizpide. Horretaz gain, Nafarroako Auzitegi Nagusiak atzo emandako epaiari buruzko erreakzioak bildu ditugu. Eguneko albisteen gakoak, Hamaika Telebistan.
Bizkaiko metalgintzako langileek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzara eraman dituzte euren protestak

2019-10-02
Bizkaiko Metalgintzako langileek 16 urte daramatzate hitzarmena sinatu gabe. Historikoki metalak garrantzi handia izan du Bizkaiko industrian eta langileek hala jarraitu dezan nahi dute. Greba deitu duten ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek, Eusko Jaurlaritzak egun hauetan izan duen jarrera salatu dute. Iñigo Urkullu lehendakariak patronalaren alde egindako adierazpenak kritikatu dituzte. Hitz hauek sortutako zalapartaren ildotik, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak ziurtatu du Urkulluk ez duela “sakoneko posizio bat ezarri”. Egun hauetako greben ondorioz, enpresa batzuetako buruek kaleratzearekin mehatxatu dituzte langileak. Honen aurrean borrokan jarraitzeko beharra azpimarratu dute beharginek.
Bizkaiko metalgintzako langileen %85a batu da lehen greba egunera, sindikatuen arabera

2019-09-30
Sindikatuek deitu dute lanuztea, patronalak "negoziatzeko inolako borondaterik ez" duela salatzeko. Gaurtik ostiralera bitartean, 50.000 langile daude grebara deituta, lan hitzarmen "duin" bat lortzeko. Joan den astean bi bilera egin zituzten sindikatuek eta patronalak egungo egoera saihesteko. Sindikatuek aitortu zuten Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzak proposamena hobetu arren, euren eskaeretatik urrun dagoela. Salatu zuten lan baldintzek baino gehiago, grebak kezkatzen zuela. Grebaren ondorioz, hainbat enpresa itxi egin dituzte Durangaldean, Ezkerraldean eta Meatzaldean. Zenbait errepide itxi dituzte Elorrion, Iurretan eta Durangon.
Patronalari presio egiteko eskatu diete metalgintzako sindikatuek erakundeei

2019-09-26
Bilboko udalean, Bizkaiko diputazioan eta beste hainbat udalerritan sartu dute mozioa sindikatuek. Gatazka politiko eta soziala ere badela gogorarazi dute prentsaurrekoan, izan ere, 50.000 langile ingururi eragiten die metalaren auziak.
Iratxe Azkue LAB sindikatua: "Guretzat mahai gainean ez dago ezer"

2019-09-26
Iratxe Azkue, Bizkaiko Industria Federazioko LABeko arduradunarekin hitz egin dugu metaleko grebaren atarian. Atzo, 25. bilera egin zuten metaleko ordezkariek patronalarekin eta ez dira inolako akordiora heldu.
 
bannerra

bannerra